[itzul] Acotar los rasos
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Al, Uzt 24, 10:39:19, CEST 2023
Euskaltermen, Entitate geografikoen hiztegian, soilgune: https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/raso/geografia-entitate-geografikoak-lur-erabilerak/fitxatermino/174096
Esanahiari dagokionez, pentsatzen dut esan nahi duena dela soilgune horiek itxi-edo egiten dituztela, azienda, ganadua, han ibil dadin larrean, eta ez dadin basoan sartu, kalteak eragiten baitizkie abereek zuhaitzei.
El ganado provoca la eliminación de brotes, las malformaciones de árboles, ramas y la supresión de la regeneración natural. También se ha detectado que las plantas con protector han sufrido aplastamientos debido a los empujes de los animales al rascarse y la posterior eliminación de la planta para alimentarse.
Ander Irizar
De: Aitor Salaberria <trslbrr a bildua gmail.com>
Enviado el: domingo, 23 de julio de 2023 11:52
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Acotar los rasos
Kaixo, Joxemari:
Antza, bertako abereei zuzendutako lurrak mugatzeari buruz ari da, horrela, hauen ustiapena mantentzeaz gain, bailara errespetatzen da, kanpoko abereei sarrera ukatuz.
"acotar" aditza "mugatu" bezala itzuliko nuke. Halere, Elhuyarren "acotar" sarreran "mugarritu" erabiltzen du lurren testuinguruan: hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/acotar
"rasos" hitzak "lur biluziei" egiten die erreferentzi. 5000 hiztegian hainbat sinonimo daude:
"adj. despejado/da: garbi, soil, bipil, gorri, biluzi, arraso; vimos territorios rasos, sin hierba ni árboles: lurralde bipilak ikusi genituen, belarrik ez zuhaitzik gabeak; zona rasa: alde biluzia; monte raso: mendi soila / mendi gorria."
Aukeran, "lur soil" erabiliko nuke, adibidez, "lur bipilak" asko gustatu zaidan arren.
Proposamena: "lur soilak mugatzen/mugarritzen dira" esango nuke.
Igande on guztioi,
Aitor Salaberria
Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com<mailto:itzuliz a bildua outlook.com>> igorleak hau idatzi zuen (2023 uzt. 23, ig. 11:27):
Kaixo.
Esaldi honetan...
Se evita con la Pared la entrada de ganado ajeno al valle y en cuanto al aprovechamiento ganadero local, se acotan los rasos a fin de mantener dicho aprovechamiento y hacerlo compatible con el forestal.
... badakizu zehazkii zer esan nahi duen "se acotan los rasos"?
MIla esker, aurrez
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230724/02adaa87/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago