[itzul] Suelo de gasto, techo de gasto

Aitor Salaberria trslbrr a bildua gmail.com
Ost, Uzt 3, 14:18:15, CEST 2024


Kaixo, Xabier:


Euskaltermeko proposamena korapilatsuegia iruditzen zait.

Berriaren estilo liburuan zera aurkitu dut: "*gastu muga* (gastu 
sabai*). Askotan, nahikoa izaten da 'gehieneko gastu' edo 'gutxieneko 
gastu'." Iturria: https://www.berria.eus/estiloliburua/hiztegia/G#6192

Argitzen den eran, bi kontzeptuok aipatzekotan, "suelo de gasto" = 
"gutxieneko gastu" eta "techo de gasto" = "gehieneko gastu".


Lagungarria izan daitekelakoan.


Izan ongi,

Aitor Salaberria

El 03/07/2024 a las 14:00, Xabier Aristegieta escribió:
> Kaixo guztioi.
>
> Norbaitek esango al lidake mesedez nola itzultzen dituen horiek?
>
> EUSKALTERMen, "techo de gasto" "gastu ez-finantzarioaren [?] muga" 
> ematen da. "Muga" horrek, noski, ez du berezkoa "goiko muga" izatea...
>
> Metafora horiek euskaraz ere erabiltzeko hauturik egin al du inork?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
>
> Xabier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240703/1dc0a341/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago