[itzul] Fwd: Suelo de gasto, techo de gasto
Iñaki Arrieta - BiTEZ
itzul a bildua bitez.com
Ost, Uzt 3, 16:36:16, CEST 2024
Ez nituzke erabiliko "gehieneko" eta "gutxieneko" esparru semantiko
horretan.
Ziur naiz arazogarri izango dela testuinguru batzuetan.
Nire aburuz, hau da mailegua aurreiritzirik gabe egitea merezi duen kasu
horietako bat.
gastu-sabai (gastuaren sabaia)
zoru-sabai (gastuaren zorua)
_______________________________________
Iñaki Bitezekoa
El 03/07/2024 a las 14:18, Aitor Salaberria escribió:
>
> Kaixo, Xabier:
>
>
> Euskaltermeko proposamena korapilatsuegia iruditzen zait.
>
> Berriaren estilo liburuan zera aurkitu dut: "*gastu muga* (gastu
> sabai*). Askotan, nahikoa izaten da 'gehieneko gastu' edo 'gutxieneko
> gastu'." Iturria: https://www.berria.eus/estiloliburua/hiztegia/G#6192
>
> Argitzen den eran, bi kontzeptuok aipatzekotan, "suelo de gasto" =
> "gutxieneko gastu" eta "techo de gasto" = "gehieneko gastu".
>
>
> Lagungarria izan daitekelakoan.
>
>
> Izan ongi,
>
> Aitor Salaberria
>
> El 03/07/2024 a las 14:00, Xabier Aristegieta escribió:
>> Kaixo guztioi.
>>
>> Norbaitek esango al lidake mesedez nola itzultzen dituen horiek?
>>
>> EUSKALTERMen, "techo de gasto" "gastu ez-finantzarioaren [?] muga"
>> ematen da. "Muga" horrek, noski, ez du berezkoa "goiko muga" izatea...
>>
>> Metafora horiek euskaraz ere erabiltzeko hauturik egin al du inork?
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik.
>>
>>
>> Xabier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240703/3a6824e8/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago