[itzul] "Aginduzko": kontuz
Bitor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 15, 07:52:28, CEST 2024
Kaixo, Xabi:
Beti bezala zure analisiak arras sakonak eta landuak izaten dira. Hala ere,
kasu honetan, ez dut ikusten bi adiera horien diferentzia. Agindua
norbaitek agindu duena da: medikuak, epaileak eta abar.; berez nahitaezkoa
da agintearengandik etorritako zerbait delako, legeak, arauak edo
""Akademiak" potere hori eman diotelako. Edukia edo prozedura nahitaezkoak
da bi kasuetan. Erradiografia, esate baterako, egin behar da, nahitaez eta
aurrez aurretik, medikuak azterketa egin behar duelako. Bi kasuetan
"medikuaren aginduz, medikuaren preskripzioz edo medikuak preskribatuta";
ez dago aukerarik. Bestelako prozedurta administratiboetan, nahitaezkoa
izan daiteke aurrez aurretiko txosten bat, adibidez, azterketa egin arte;
nahiz eta, diozun bezala, txosten horren adukia aholku bat baino ez izan.
Ez dakit, ez dut batere argi, eman duzun azalpena aski arrazoi den bi
adiera horiek bereizteko aginduzko eta nahitaezko erabil ditzagun.
Mila esker, Xabi
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2024 mai. 13(a), al. (16:14)):
> Euskaltzaindiaren Hiztegian "aginduzko" begiratuta, hauxe dio:
>
> *aginduzko*
> 1 adj. Nahitaez bete beharrekoa. *Aginduzko araua*. *Aginduzko proba*.
> 2 adj. Hitzemandakoa.
>
> Ematen duen lehen adierari heldu nahi nioke, nire ustez ez baita adiera
> "bat", bi baizik. Eta, horregatik, komeni litzateke euskaraz bi hitz
> desberdin erabiltzea, eta ez hitz bera, nahaste-borrasteak ekiditeko.
>
> Gauza bat da kasuko dena delakoaren *edukia *aginduzkoa izatea; hots,
> nahitaez bete beharrekoa izatea. Adibideak berak dioen bezala, "aginduzko
> araua", esate baterako. Nahitaez bete behar da; ezin da bestelakorik egin.
> Gaztelaniaz, "norma de obligado cumplimiento", edo "derecho imperativo"
> (horretaz bestelakoa da "derecho dispositivo" gisa ezagutzen dena; hots,
> kontratu bateko alderdiek berariaz bestelakorik ituntzen ez duten
> okasioetan bakarrik aplikatzen dena, baina alderdiek bestelako erabakia
> hartuz hori ekiditea zilegi izanda).
>
> Beste gauza bat da, ordea, kasuko dena delakoaren existentzia nahitaezkoa
> izatea (horren edukian sartu ere egin gabe). Hori litzateke
> Euskaltzaindiaren Hiztegiak aipatzen duen "aginduzko proba" hori: nahitaez
> egin behar dena, edukia zein ere den. Gaztelaniaz "preceptivo" erabiltzen
> da horretarako, nahiz eta DRAEk ere nahasi egiten dituen bi adierak
> "preceptivo" adjektiboaren azalpenean:
>
> 1.- Que incluye o encierra en sí preceptos.
> 2- Ordenado por un precepto.
> Sin.:
>
> - obligatorio1, normativo, reglamentario, legal, regulado.
>
> Ant.:
>
> - potestativo, facultativo, opcional.
> -
>
> (...)
>
> Bi adiera horiek euskaraz ez baditugu bi hitz desberdinen bitartez
> bereizten, espresio lauso batzuekin topa gaitezke. Izan ere, zer da
> "aginduzko txosten" bat? Edukia nahitaez bete beharrekoa duena? Ala
> –errealitatean den bezala– nahitaez egin behar den txosten bat (=hots,
> prozedura batean ezin duzu aurrera segi, baldin ez badiozu kasuko organoari
> eskatu txosten bat egin dezan, espedientean nahitaez jasota utzi behar
> delako zein den organo horren iritzia), nahiz eta horren edukia aholku
> hutsezkoa izan daitekeen?
>
> Nire iritzia:
>
> 1. Nahitaez bete beharreko edukia duena: *aginduzkoa *( nahiz eta, egia
> esateko, hitz hori oso gustukoa ez dudan, "aginduz eginikoa" zentzuaren
> kutsua duelako, eta ez da hori adierazi nahi dena, baizik eta "aginduduna",
> "agindutsua" edo "agindutasunezkoa" dela; hots, "agindu izaerakoa").
> 2- Nahitaez egin/egon behar dena (edukiaren nolakotasuna zein ere den):
> *nahitaezkoa*. Horrela, nahitaezko txostena, nahitaezko kontsulta,
> nahitaezko proba.
>
> Ez dakit zer deritzozuen.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240515/3417b8ad/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago