[itzul] Egurra/zura ukitu

Uxoa Iñurrieta uxoa.inurrieta a bildua gmail.com
As, Ira 10, 17:03:08, CEST 2024


Arratsalde on, Amaia!

Adolfo Arejitak badu testutxo bat horren inguruan. "Faktoriako geziak" 
laneko 97. orrialdean duzu, hemen: 
https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/83500.pdf. Hor ere 
erlijio-kutsuko esapideak aipatzen ditu batez ere, baina... Ea balio dizun.

Besarkada bat,

Uxoa


24/9/10 14:21(e)an, Rezola Clemente, Martín igorleak idatzi zuen:
>
> Egun on, Amaia:
>
> Fernando Reyk beste bide bat aukeratu zuen, Dolores Redondoren 
> /Eskaintza ekaitzari/-ren itzulpenean.
>
> Martin
>
> *From:* Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
> *Sent:* Tuesday, September 10, 2024 1:44 PM
> *To:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
> *Subject:* [itzul] Egurra/zura ukitu
>
> Egun on:
>
> Esapide hori dakar Elhuyar hiztegiak, /egurra/zura ukitu/, 
> gaztelaniazko /tocar madera/ esateko (uste dut denok jakingo duzuela 
> zer esan nahi duen).
>
> Beste hizkuntza batzuetan ere irudi bera erabiltzen omen da, baita 
> burdinarekin ere (/tocar ferro/, katalanez; eta italieraz ere antzera, 
> adibidez).
>
> Nik entzun gabea nuen euskarazkoa, eta, lehenbizikoan, gogorra egin 
> zait; kalkoa zela pentsatu dut, baina baliteke oker egotea, beste 
> hizkuntza askotan ere antzekoak erabiltzen baitira. Zer iruditzen 
> zaizue zuei? Ohiko esapidea da zuentzat?
>
> Labayru hiztegiak /aitaren egin /eta /zinatu /dakartza, baina 
> erlijio-kutsurik gabeko esapide bat behar dut (edo nahiago dut).
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240910/63f82acb/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 85255 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240910/63f82acb/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago