[itzul] «Itzulpena ez da neutrala, itzultzailea ere ez. Ikuspegi transfeministak itzulpengintzan txertatzeaz» ikastaroa

EIZIE Elkartea eizie a bildua eizie.eus
Or, Ira 13, 11:30:47, CEST 2024


Irakasleak: Danele Sarriugarte eta Aiora Jaka. 

Donostian, urriaren 8an eta 9an. Bilbon, urriaren 22an eta 23an. 

Mintegi honetan <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/2024/itzulpena-ez-da-neutrala-itzultzailea-ere-ez-ikuspegi-transfeministak-itzulpengintzan-txertatzeaz-ikastaroa-2024>, azpimarratu nahi dugu itzulpena ez dela inondik inora ere neutroa, eta itzultzaileak hartzen dituen erabakiek berebiziko garrantzia dutela xede-testuan, eta berebiziko eragina xede-irakurleengan. Itzulpena, are gehiago, eraldaketarako eta borrokarako tresna izan daiteke. Itzultzailea zenbat eta kontzientziatuago egon hizkuntzaren erabilerak generoan, arrazan, klasean eta beste hainbat ezaugarritan izan ditzakeen ondorioez, eta zenbat eta zehatzago ezagutu bere ez-neutraltasun propioak, orduan eta prestatuago egongo da itzulpenaren bidez hainbat injustizia ez errepikatzeko; funtsean, bere itzulpen-jarduna aberastuko eta zabalduko du.

EIZIE
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20240913/a2cd9629/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago