[itzul] EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEAREN LELOA

Alberto Martínez de la Cuadra albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
Ost, Abu 6, 10:16:38, CEST 2025


Pello:

Esan duzun bezala, badago bilbaosinmicoche izeneko webgune bat, Bilboko
Udalaren logotipoa daukana eta “Guztiontzako mugikortasuna” leloa agertzen
dena (ziur asko, hor ikusiko zenuen aipatu duzun berria), baina, Bilboko
Udalaren itzulpen-memorietan bilatuta, ez dut webgune horren edukiaren
itzulpenik aurkitu, eta, webgune horretan bertan ‘Ocio sostenible’ren
ordaintzat ‘Jasangarri jarduerak’ eman dela ikusita, ez da izango Itzulpen
Negoziatuak egindako itzulpena.

Gure itzulpen-memorietan, 2023ko araudi batean, ‘mugikortasun unibertsala’
ageri da ‘irisgarritasun unibertsala’rekin batera. Bigarren hori,
‘irisgarritasun unibertsala’, termino normalizatutzat edo gomendatutzat
jotzen da Euskaltermen (2018ko Hirigintza Zuzenbidea hiztegian).

Ingelesez, termino bi dabiltza elkarren arrimuan, ‘Mobility for Everyone’
eta ‘Universal Mobility’, eta ez nuke ziur esango edukiz guztiz bat direla?
Egon liteke ñabarduraren bat esanahi aldetik. Beraz, nire proposamena:
‘mugikortasun unibertsala’ edo, beharbada egokiago, 'guztientzako
mugikortasuna'.

Alberto Martínez de la Cuadra

Bilboko Udala

Itzulpen eta Interpretazioko Negoziatua


Hau idatzi du Pello Goikoetxea , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2025 abu. 5(a), ar. (21:02)):

> Aurtengo leloari buruz, ingelesez Mobility for Everyone, europatik
> Movilidad para todas las personas proposatzen dute beraien factsheet
> horrietan.
>
> Lehen Udalsareak koordinatzen zuen eta euskeraz proposatu leloa. Oraingoz
> ez dute ezer jarri, ez daukat argi lan hori egingo ote duten. Espainiako
> ministerioak ez du oraindik informaziorik jarri 2025eko edizioari buruz.
>
> Bilbon berri bat egin dute jada, eta Nafarroan ere. Hauek dira erabili
> dituzten leloak:
>
> Bilbo: Movilidad universal / Guztiontzako mugikortasuna
>
> Nafarroako udalen federazioa: Movilidad para todas las personas /
> Mugikortasuna guztiontzat
>
> Euskaltermek ingleseko "universal" euskeraz "unibertsal" jartzen du
> "pertsona guztientzat" adieran (universal accessibility, Universal
> Declaration of Human Rights, ...).
>
> Zer iruditzen? Zein erabili beharko genuke?
>
> Mila esker
>
>
> *Pello Goikoetxea*
> Itzulpen Atalaren burua
>
> 943483472
> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250806/b4679b15/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250806/b4679b15/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250806/b4679b15/attachment-0003.jpe>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago