[itzul] EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEAREN LELOA

Pello Goikoetxea Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus
Or, Abu 8, 10:49:01, CEST 2025


Eskerrik asko erantzun duzuenoi. 

Kontsulta, Alberto, guri egin ziguten Mugikortasunekoek, eta hartuta 
bezala Itzulera bota besterik ez nuen egin nik. Hor ageri diren 'peskisak' 
haiek eginak dira.

Bestetik, Xabier, baliteke 'mugimen' izatea hitzik egokiena; baina, 
hizkuntza konbentzioa ere bada, eta nik uste dut dagoeneko bide luzea 
eginda dagoela 'mugikortasuna', eta, 'ingurugiro'rekin gertatu zena 
gertatzen ez bada, zaila izango dela hortik ateratzea. 

'Mugikortasuna guztiontzat' proposatu geninen guk, nolabaiteko 
aldarrikapen edo desederatum bat-edo adierazi nahi dela iritzita.

Ondo segi!

Pello Goikoetxea
Itzulpen Atalaren burua

943483472
pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus 



Nork:   "itzul-bounces+pello_goikoetxea=donostia.eus a bildua postaria.com" 
<itzul-bounces+pello_goikoetxea=donostia.eus a bildua postaria.com>
Nori:   "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Data:   06/08/2025 11:08
Gaia:   Re: [itzul] EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEAREN LELOA




Pello:

Esan duzun bezala, badago bilbaosinmicoche izeneko webgune bat, Bilboko 
Udalaren logotipoa daukana eta “Guztiontzako mugikortasuna” leloa agertzen 
dena (ziur asko, hor ikusiko zenuen aipatu duzun berria), baina, Bilboko 
Udalaren itzulpen-memorietan bilatuta, ez dut webgune horren edukiaren 
itzulpenik aurkitu, eta, webgune horretan bertan ‘Ocio sostenible’ren 
ordaintzat ‘Jasangarri jarduerak’ eman dela ikusita, ez da izango Itzulpen 
Negoziatuak egindako itzulpena.

Gure itzulpen-memorietan, 2023ko araudi batean, ‘mugikortasun unibertsala’ 
ageri da ‘irisgarritasun unibertsala’rekin batera. Bigarren hori, 
‘irisgarritasun unibertsala’, termino normalizatutzat edo gomendatutzat 
jotzen da Euskaltermen (2018ko Hirigintza Zuzenbidea hiztegian).

Ingelesez, termino bi dabiltza elkarren arrimuan, ‘Mobility for Everyone’ 
eta ‘Universal Mobility’, eta ez nuke ziur esango edukiz guztiz bat 
direla? Egon liteke ñabarduraren bat esanahi aldetik. Beraz, nire 
proposamena: ‘mugikortasun unibertsala’ edo, beharbada egokiago, 
'guztientzako mugikortasuna'.

Alberto Martínez de la Cuadra

Bilboko Udala

Itzulpen eta Interpretazioko Negoziatua


Hau idatzi du Pello Goikoetxea , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com) 
erabiltzaileak (2025 abu. 5(a), ar. (21:02)):

Aurtengo leloari buruz, ingelesez Mobility for Everyone, europatik 
Movilidad para todas las personas proposatzen dute beraien factsheet 
horrietan.

Lehen Udalsareak koordinatzen zuen eta euskeraz proposatu leloa. Oraingoz 
ez dute ezer jarri, ez daukat argi lan hori egingo ote duten. Espainiako 
ministerioak ez du oraindik informaziorik jarri 2025eko edizioari buruz.

Bilbon berri bat egin dute jada, eta Nafarroan ere. Hauek dira erabili 
dituzten leloak:

Bilbo: Movilidad universal / Guztiontzako mugikortasuna

Nafarroako udalen federazioa: Movilidad para todas las personas / 
Mugikortasuna guztiontzat

Euskaltermek ingleseko "universal" euskeraz "unibertsal" jartzen du 
"pertsona guztientzat" adieran (universal accessibility, Universal 
Declaration of Human Rights, ...).

Zer iruditzen? Zein erabili beharko genuke?

Mila esker 


Pello Goikoetxea 
Itzulpen Atalaren burua 

943483472 
pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus  


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250808/ab160a08/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250808/ab160a08/attachment-0004.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250808/ab160a08/attachment-0005.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250808/ab160a08/attachment-0006.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250808/ab160a08/attachment-0007.jpe>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago