[itzul] Txormioak = Maleolos?

Bitor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Lar, Urt 25, 12:41:36, CET 2025


Egun on:

Gure amak, Beunzan jatorria zuena, "txormio" hitza erabiltzen zuen. Hori
erabiltzen zuenean, batez ere, orkatilaren alboei erreferentzia egiten zien
eta hatzez erakutsi; beti pluralean "txormioetan" esaten zuen.. Orain ez
nago ehuneko ehunean ziur horretaz, zeren, ez dut ohiko iturrietan
aurkitzen. Ceferina Fontellas zendu zen 2015. urtean eta ez dakit nori
galdetu. *Goian bego.*

Norbaitek ezagutzen al du hitz hori eta bere esanahia?

Bitor
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250125/e110058e/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago