[itzul] Mugagabea/mugatua

Joxe Mari Berasategi jxmbezu a bildua gmail.com
Ost, Urt 29, 20:12:46, CET 2025


Aupa, Eneko:
Barkatu galderari galderarekin erantzutea.
"Machine Learning" eta "International Business" ez al dira itzultzekoak?
Ze horrek aldatu egin dezake deklinazio atzizkiaren kontua, ala?
Ondo izan,
Joxe Mari

Hau idatzi du Eneko Aizpurua (eneko.aizpurua a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
(2025 urt. 29(a), az. (15:17)):

> Kaixo itzulkideok,
>
>
> Bulegoan ez gara ados jartzen nola deklinatu unibertsitateko master
> batzuen izenak euskaraz, hots, mugagabea edo mugatua behar duten:
>
> 1. Máster Universitario en Machine Learning: Unibertsitate Masterra
> Machine Learningen ala Unibertsitate Masterra Machine Learningean
>
> 2. Máster Universitario en International Business: Unibertsitate
> Masterra International Businessen ala Unibertsitate Masterra
> International Businessean
>
>
> Zer deritzozue horri?
>
>
> Eskerrik asko
>
> Eneko
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250129/d11efbf8/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago