[itzul] Mugagabea/mugatua

Eneko Aizpurua eneko.aizpurua a bildua unavarra.es
Ast, Urt 30, 09:49:52, CET 2025


Aupa, Xabier, Alfontso eta Joxe Mari:

Eskerrik asko emandako argibideengatik.

Xabierrek erantzundakoari dagokionez,  isolatuta doazenean bakarrik 
erabiltzen dira NUPen "Unibertsitate Masterra halakotan..." eta gisako 
ereduak. Bestela, ".........ko Unibertsitate Masterra" erabiltzen da.

Kontua da Alfontsok esan bezala, batez ere zerrendetan eta, nekagarria 
izan daitekeela "alorreko/alorrean" sartzea.

Bestalde, bat nator Joxe Marirekin zuzenena tituluaren izena euskara 
hutsean ematea litzatekeela eta kitto, baina katramila jatorrizko 
izenetik datorkigu, han gaztelania eta ingelesa agertzen  baitira 
nahas-mahas (tituluak ingelesez ematen direlakoan edo auskalo...), eta 
NUPeko Itzulpen Zerbitzuan jatorrizko eredu horri jarraitzea erabaki zuten.

Nolanahi ere, eredu hori jarraituz, deklinatzerakoan bi eredu nagusitu 
dira NUPeko itzulpenetan:

Unibertsitate Masterra Machine Learningean (mugatua) eta Unibertsitate 
Masterra International Businessen (mugagabea)

Laburbilduz, irizpideak bateratzeko edo, hortik sortu zaigu zalantza:

  Máster Universitario en Machine Learning edo Máster Universitario en 
International Business agertzen denean, eta "Unibertsitate Masterra 
halakotan..." ereduari jarraituz itzuli behar badugu, nola deklinatu 
ingelesezko hitza:

Unibertsitate Masterra Machine Learningean ala Learningen?

Unibertsitate Masterra International Businessean ala Businessen?

Ongi izan

Eneko

El 29/01/2025 a las 20:12, Joxe Mari Berasategi escribió:
> Aupa, Eneko:
> Barkatu galderari galderarekin erantzutea.
> "Machine Learning" eta "International Business" ez al dira itzultzekoak?
> Ze horrek aldatu egin dezake deklinazio atzizkiaren kontua, ala?
> Ondo izan,
> Joxe Mari
>
> Hau idatzi du Eneko Aizpurua (eneko.aizpurua a bildua unavarra.es) 
> erabiltzaileak (2025 urt. 29(a), az. (15:17)):
>
>     Kaixo itzulkideok,
>
>
>     Bulegoan ez gara ados jartzen nola deklinatu unibertsitateko master
>     batzuen izenak euskaraz, hots, mugagabea edo mugatua behar duten:
>
>     1. Máster Universitario en Machine Learning: Unibertsitate Masterra
>     Machine Learningen ala Unibertsitate Masterra Machine Learningean
>
>     2. Máster Universitario en International Business: Unibertsitate
>     Masterra International Businessen ala Unibertsitate Masterra
>     International Businessean
>
>
>     Zer deritzozue horri?
>
>
>     Eskerrik asko
>
>     Eneko
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250130/f38e539b/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago