[itzul] Accidental

PATRICIA JORGE KUARTANGO pjorge a bildua basauri.eus
Al, Uzt 21, 08:18:39, CEST 2025


Egun on, Aitor:

Gurean, honelaxe:

behin-behineko > accidental
jarduneko > en funciones

Hala dator IDABAn, Elhuyar Hiztegian eta Euskaltermen (azken horretan, "en funciones" bakarrik aurkitu dut).

Aldea da, labur-labur esanda,  jarduneko izendapenak direla kargudunen ordezkapen txikiak egiteko (alkatea oporretan doala, esaterako), eta, behin-behinekoak, aldiz, kargudun baten ordez behin-behinean aritzeko (Euskaltzaindiaren hiztegia). Bigarren kasuan, gainera, izendapenak hilabeterako izan behar du, gutxienez.

Ondo-ondo izan!





Patricia Jorge Kuartango

Itzultzailea eta euskara-teknikaria

Euskara Atala

Basauriko Udala

pjorge a bildua basauri.eus<mailto:pjorge a bildua basauri.eus>

944666312 (3635)





Gurekin…

[cid:image001.png a bildua 01DB14C1.DD66D830]





________________________________
Nork: Aitor Duņabeitia <katamixar a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2025(e)ko uztailakren 19(a), larunbata 17:21
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Accidental

Arratsalde on:

Ba ote da inon zehazturik "secretaria/o accidental" zelan den euskaraz?

Udal bakan batzuek darabilten "halabeharrezko idazkari" formula egokia delakoan nago, baina ez dut jasorik topatu inongo hiztegi edo terminologia zerrendatan.

Beste hainbat udalek "behin-behineko idazkaria" darabilte, baina ez deritzot egoki, behin-behinekok bestelako esangura duelakoan. Halere, Elhuyar hiztegian gaztelaniaz "accidental" bilatuta, "behin-behineko alkatea" adibidea dakar.

Beste batzuek "jarduneko idazkaria" darabilte; baina, parekatu litezke "en funciones" eta "accidental"  kontzeptuak?

Inork argi ditu kontuok edo badaki inon jasota/zehazturik dagoen?

Milesker

Aitor
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250721/bbbf8a8a/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Outlook-cid_image0.png
Mota: image/png
Tamaina: 11600 bytes
Azalpena: Outlook-cid_image0.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20250721/bbbf8a8a/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago