[itzul] INCUMPLIR
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Urt 20, 10:55:59, CET 2026
Begien aurretik pasatzen zaizkidan testuetan, edonon eta edonoiz ari naiz
ikusten *incumplimiento *"ez-betetze" euskaratzen dutela, eta *se incumple
la norma, *"araua ez da betetzen".
Ez dakit inertzia hutsez eginiko itzulpenak ote diren (tira, neurri
handiago edo txikiagoan denok izaten gara inertzien morroi) ala nolabait
jotzen den ezen arau bat *betetzearen *eta *haustearen *artean balegokeela
"halako tarteko puntu" bat, zeinean arau ez-betetze bat egiten den baina
arau hori urratzera edo haustera iritsi gabe.
Nik uste dut argi dagoela kasuen % 99,9an (badaezpada ere ez dut "% 100"
jarriko) ez dela halako tartebiderik existitzen, eta *incumplir* esaten
denean *vulnerar* esan nahi dela, bete-betean.
DRAEn begiratuta, *incumplir = no cumplir *(eskerrik asko, DRAE!) dela
argitzen digu, baina jarraian sinonimotzat jartzen ditu, besteak
beste, *quebrantar,
infringir, vulnerar, contravenir *eta abar.
Beraz, *incumplir *ez da *cumplir *eta *vulnerar*-en arteko inolako
tartebiderik, euskal itzultzaileak *ez bete* hori erabiliz euskarazko
testuan literalki eutsi beharrekorik: esan nahi du *araua hautsi edo
urratzea. *
Eta gainera, askoz ere hobeto moldatuko ginateke baiezkoan dagoen aditz bat
(*araua hautsi, urratu, arau-hauste, urraketa*) erabiliz, ezezko horrekin (*ez
bete) *tematuz baino:
a) Batetik, "usted ha incumplido una norma" esanez norbaiti egintza bat
aurpegiratzen zaiolako, eta ez "ez-egintza" bat.
b) Bestetik, eta batez ere, baiezko aditzak konbinaerraztasun handiagoa
ahalbidetzen duelako: *sistematikoki ez betetze* askoz ere
lanbrotsuagoa da *incumplir
sistemáticamente *baino. Lanbrotsuagoa edo, zuzen-zuzenean, esanahiz
desberdina: *sistematikoki ez betetzeak* esan nahi du bete egiten dela,
baina ez modu sistematikoan. *Egunero ez etortzea* esaten dugunean
bezalaxe: *egunero ez etortzea* ez da *eguneroko ez-etortze* bat, baizik
eta etorri egitea, bai, baina ez egunero.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260120/ad5ded9a/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago