[itzul] oraingoz, gidioetan, lehen bezala

Juan Luis Zabala jaulis62 a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 9, 01:29:45, CEST 2026


Ikus-entzunezko gidoietako akotazioetako aditzei buruzko nire zalantza
argitu dudalakooan nago, inork kontrakoaz konbentzitzen nauen arte, bederen.

Hiru aukera aipatu nituen nire mezuan, adibideak gaizki idatzita. Hauek
ziren adibideak, orain zuzen idatzita:

1) orainaldi burutugabea: Anek danbateko batez ixten du atea.
2) orainaldi burutua: Anek danbateko batez itxi du atea.
3) geroaldia: Anek danbateko batez itxiko du atea.

Lehenengoa erabili izan dut orain arte, eta horixe erabiltzen jarraituko
dut, inguruko hizkuntzetako erabilerarekin bat datorrelako, eta euskarazko
antzerkigintzan ere horixe erabiltzen delako.

Beste aukera batzuk ere planteatu dituzue plaza honetan, baina ez naute
konbentzitu.

Txiste kontaketa ere aipatu izan didazue, baina hori beste genero bat dela
uste dut, eta bestelako aditz formak eskatzen dituela.

Eskerrik asko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20260509/3e577c62/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago