[itzul] Kartel baten itzulpena -ariketatxoa

Iñigo Fernandez ifernandez a bildua publis.com
Ost, Abe 1, 08:49:26, CET 2004


Euskara eta publizitatea blog-etik: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz/

Erlijio katolikoak erabili ohi dituen irudien estetika jarraituz, mutil gazte bat ageri da kartelean biluzi antzera, gora begira, eta goitik esku batek, elizan apaizek ostiak banatu ohi dituzten moduan, gauza borobil bat eskaintzen dio: preserbatibo bat. 
Honela dio testuak: 
"Ama 
a tu prójimo 
como a ti mismo" 

"Tu salvación y la de otros depende del preservativo. Utilizalo." 

Gaztelerazko kartelaren aldamenean euskarazkoak zera dio: 
"Lagun 
hurkoa maitatu 
zeure burua maite 
duzun bezala" 

"Zure salbapena eta besteena preserbatiboaren arabera dago. Erabili ezazu." 

Bada zerbait oker samar dagoela sumatzea. Nola euskaratuko genuke, ordea, gazteleraz sortutako kartel hori? 
"Maita ezazu 
lagun hurkoa 
zeure burua bezala." 

"Zure salbazioa eta besteena ziurtatzen ditu kondoiak. Erabil ezazu." 
...?...

Euskara eta publizitatea blog-etik: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041201/f7645bea/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago