[itzul] piernas cansadas

i-aldako a bildua shee-ivef.com i-aldako a bildua shee-ivef.com
Ost, Abe 1, 09:05:01, CET 2004


Niretzat (beste batzuentzat bezala uste dut) 'hanka' izan da erabili dudan
hitza 'zangoa'esateko, 'oina' izan badaiteke ere. Hiztegi Batuan ere jasota
dago: 1. Heg. 'oina, zangoa'.

Dena dela, itzulpenak direla eta, egun, nahiago izaten dut erabiltzea
'zangoa' batetik, eta 'oina' bestetik, nahasmendua sahiestu nahian. Hau da,
bazter samartuta daukat 'hanka'... hanka sartzen dudanetan izan ezik,
jakina.

Ondo izan.

-----Mensaje original-----
De: Agustin Otsoa Eribeko [mailto:vvzotlaa a bildua vc.ehu.es] 
Enviado el: miércoles, 01 de diciembre de 2004 8:49
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] piernas cansadas

Neure irudiz, gizaseme-alaboi gehiago dagokigu zangoa, hanka baino. Hanka
animaliena omen da gehiago. Hala da zeuen kasuetan?

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041201/5382eae2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago