[itzul] desglosado

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Abe 2, 14:11:49, CET 2004


Nik "desglosado" hori itzuli behar izan dudanean (planoetan, eta abar), beti, esan dizudan testuinguruan agertu zait. Horregatik esan dizut "nire ustez" hori izango zela, itsu-itsuka, egoera eta testuinguru zehatzak ez baitituzu aipatu.

Ingelesaren kontuan, nirekin bat zatoz, ez? Tratatzen ditugun bi hizkuntzetan (batez ere jatorrizko hizkuntzan) konponbiderik bilatzen ez dugunean jotzen dugu beste hizkuntzetara, eta ez beti (eta are gutxiago, beti ingelesera, neuk behintzat). Jakina, gai teknikoak direnean, gehiagotan jo behar izaten dela beste hizkuntzetara (eta batez ere ingelesera, baina ingelesa ez da teknika kontuetan tradizioa duen hizkuntza bakarra; hor daude alemana eta frantsesa ere), zeren adiera berri asko agertzen baitira. 
  ----- Original Message ----- 
  From: Garikoitz Etxebarria 
  To: ItzuL 
  Sent: Thursday, December 02, 2004 1:56 PM
  Subject: Re: [itzul] desglosado


  Ba  ez,    gaztelaniaz   txarto dago, itzultzaileak  ikerketa  lana egin behar du  jakiteko ze demontre dan hori  eta   moldaketa  egiteko, eta   euskaraz hori ondo jartzeko.

  Aldatu dezatela, ondo  jar dezatela    gaztelaniaz.   

  Itzultzailea   testua  sortzen dan iturritik  gertu badago, eta   beteranoa   bada,   lortuko du arrakasta,  hasieran,     esango dute    "badator" - gaztelaniaz  hau   barriro  eta doala.  Baina  behin eta   berriz esan ezkero, sugertea  be   teknikari euskaldunik  egon ezkero, horretan laguntzeko, eta horrek  ingelesa  badaki askoz be hobeto.


  Ur kontuetako testu baten,   zabalkunderako testu  baten,  
  esaten zan     gitxigora behera,   "el agua   por  su propia   gravedad  " .  Aspaldiko  itzulpen baten   "ura bere  grabitatez.." agertzen zan. 
  Nik aldatu nuen   " ura bere  inadarrez edo pisuz doa  edo zegokiona", 

  Ingenieru horreri galdetuta,  antzeko  izenburu baten  gainean,   kontsultak egin nituen  euskaltermen,   ez zen agertzen inondik inora  gaztelaniazko  horren baliokiderik ingelesez.
  Beragana  joan eta galdetu,  "interrogatorio en tercer grado"  egin nion.
  Azkenean aitortu zuen  izenburua   txarto zegoela gaztelaniaz,  ingelesezko  terminoa  abiaburu hartuta,  euskeraz   adostu genuen       izenburu haretarako testua.

   Garikoitz



    






  Garikoitz

  ----- Original Message ----- 
    From: Josemari Navascués 
    To: ItzuL 
    Sent: Thursday, December 02, 2004 12:22 PM
    Subject: Re: [itzul] desglosado


    Nire ustez, gaztelaniaz ondo dago: "desglosado" = "desglose" da.
    Nik euskaraz "xehatzea" edo "xehadurak" ipiniko nuke.
      ----- Original Message ----- 
      From: Garikoitz Etxebarria 
      To: ItzuL 
      Sent: Thursday, December 02, 2004 12:14 PM
      Subject: Re: [itzul] desglosado


      Gaztelaniaz   txarto dago,  aurretik izen bat behar  du,  adiera ondo emon nahi bada. 

      Berez beste  barik da "zatikatua / bereizia", baina izenburu hori   euskaraz jartzekotan, 
      nire galdera  da  "zatikatu  / bereizia"  zer ? 


      Horreitarikoak ezagunak egiten jataz, eta   zalantzak leku guztietatik   nituen,   aparejadore  eta   ingenieruei  galdetzen nienean.

      Ondoen  egiten zutena, dutena  da  planoak  eta  egitasmoak,  proiektuen izenburuak, gaztelaniaz  antologiarako.

      Garikoitz


      Garikoitz
        ----- Original Message ----- 
        From: Inma Eguen 
        To: Itzul.postaria 
        Cc: Itzul.postaria 
        Sent: Monday, November 29, 2004 2:37 PM
        Subject: [itzul] desglosado


        Euskaraz?

        "Desglosado nº1 del proyecto de nueva accesibilidad del casco urbano de Zaldibar, desde la N-634 - Fase A"

        Eskerrik asko,

        Ima Eguen
        Zaldibarko Udala
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041202/b0b95f56/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago