[itzul] desglosado

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ast, Abe 2, 13:56:39, CET 2004


Ba  ez,    gaztelaniaz   txarto dago, itzultzaileak  ikerketa  lana egin behar du  jakiteko ze demontre dan hori  eta   moldaketa  egiteko, eta   euskaraz hori ondo jartzeko.

Aldatu dezatela, ondo  jar dezatela    gaztelaniaz.   

Itzultzailea   testua  sortzen dan iturritik  gertu badago, eta   beteranoa   bada,   lortuko du arrakasta,  hasieran,     esango dute    "badator" - gaztelaniaz  hau   barriro  eta doala.  Baina  behin eta   berriz esan ezkero, sugertea  be   teknikari euskaldunik  egon ezkero, horretan laguntzeko, eta horrek  ingelesa  badaki askoz be hobeto.


Ur kontuetako testu baten,   zabalkunderako testu  baten,  
esaten zan     gitxigora behera,   "el agua   por  su propia   gravedad  " .  Aspaldiko  itzulpen baten   "ura bere  grabitatez.." agertzen zan. 
Nik aldatu nuen   " ura bere  inadarrez edo pisuz doa  edo zegokiona", 

Ingenieru horreri galdetuta,  antzeko  izenburu baten  gainean,   kontsultak egin nituen  euskaltermen,   ez zen agertzen inondik inora  gaztelaniazko  horren baliokiderik ingelesez.
Beragana  joan eta galdetu,  "interrogatorio en tercer grado"  egin nion.
Azkenean aitortu zuen  izenburua   txarto zegoela gaztelaniaz,  ingelesezko  terminoa  abiaburu hartuta,  euskeraz   adostu genuen       izenburu haretarako testua.

 Garikoitz



  






Garikoitz

----- Original Message ----- 
  From: Josemari Navascués 
  To: ItzuL 
  Sent: Thursday, December 02, 2004 12:22 PM
  Subject: Re: [itzul] desglosado


  Nire ustez, gaztelaniaz ondo dago: "desglosado" = "desglose" da.
  Nik euskaraz "xehatzea" edo "xehadurak" ipiniko nuke.
    ----- Original Message ----- 
    From: Garikoitz Etxebarria 
    To: ItzuL 
    Sent: Thursday, December 02, 2004 12:14 PM
    Subject: Re: [itzul] desglosado


    Gaztelaniaz   txarto dago,  aurretik izen bat behar  du,  adiera ondo emon nahi bada. 

    Berez beste  barik da "zatikatua / bereizia", baina izenburu hori   euskaraz jartzekotan, 
    nire galdera  da  "zatikatu  / bereizia"  zer ? 


    Horreitarikoak ezagunak egiten jataz, eta   zalantzak leku guztietatik   nituen,   aparejadore  eta   ingenieruei  galdetzen nienean.

    Ondoen  egiten zutena, dutena  da  planoak  eta  egitasmoak,  proiektuen izenburuak, gaztelaniaz  antologiarako.

    Garikoitz


    Garikoitz
      ----- Original Message ----- 
      From: Inma Eguen 
      To: Itzul.postaria 
      Cc: Itzul.postaria 
      Sent: Monday, November 29, 2004 2:37 PM
      Subject: [itzul] desglosado


      Euskaraz?

      "Desglosado nº1 del proyecto de nueva accesibilidad del casco urbano de Zaldibar, desde la N-634 - Fase A"

      Eskerrik asko,

      Ima Eguen
      Zaldibarko Udala
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041202/8b86b6e4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago