Re: [itzul] "Los señ ores de la guerra" eta warlords

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Abe 2, 15:39:41, CET 2004


Kaixo: ba guztiz kontrakoa, hain zuzen; Erresuma Batuak eta bestelako herri
germanikoek oro har Gaztelak baino askoz ere eskamentu handiagoa eta
denboran luzeagoa dute gerra-kontuetan, eta historiari buruzko nozia
txiki-txikiak izatearekin aski da horretaz jabetzeko, gaur egun arte
iritsita, nahi baduzu. Horien inguruko herrietan ere galdetu dezakezu, nahi
izanez gero, urrutira joan gabe; eta ez erratu, hizkuntzaz eta ohituraz
latinoak diren zenbait herrialderen (batik bat Espainia eta Frantzia)
egiazko egitura-oinarri, funtsa eta ikuskera herri germanikoek ezarri
baitzuten; bisigodoak eta Toledoko inperioa, eta Frankoak eta Frantziako
erresuma aipatzearekin nahikoa izango da, noski, eta horiek bai jasan behar
izan zituztela, ondo jasan ere, gure lur honetako arbasoek (eta beste
hainbatek, jakina).
Eta sentitzen dut, baina ez dut uste Orreagan ez asmatu genuenik (are
gutxiago gerrillarik), hura ejerzito baten atzeraguardiaren aurkako garaian
garaiko taxuzko erasoa izan zelako, kasi seguru. Eta bai, arrazoi duzu,
gerra, guerra eta war erro bereko hitzak dira, erro germaniko hitzak,
alegia, ez latinoa. Eta hori ez datu hutsala. Beraz, eta
hizkuntza-irizpideak alde batera utzita, horregatik bakarrik balitz,
oraingoan igoal daude arrazoi gehiago herri germanikoei begiratzeko latinoei
baino. Inor molestatu gabe, jakina...
----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, December 02, 2004 1:13 PM
Subject: Re: [itzul] "Los señ ores de la guerra" eta warlords


>
>
>
>
>  >Betiko arazoa  beti gaztelania iturri bakartzat hartzea da
>
> Zoritxarrez, Erdi Arotik bertatik Gaztelan eskarmentu handia izan dute
> (baita ingurukoek ondo jasan ere!)  gerra kontuetan (_guerra_ eta _war_
> erro bateko eta berekoak direla ez da ahaztu behar). _Guerrilla_
kontzeptua
> bera "Made in Spain" da, "pata negra", nahiz eta, apika, euskaldunek berek
> Orreagan ospetsu bihurtu (ala eurek asmatu?). Baliteke, beraz, oraingoan,
> ingelesdunen baimenez, ingelesa azken erreferentzia ez izatea, alegia,
> gaztelainiari baino ez begiratzea halako hoben handia ez izatea (esatea
> zilegi bazait).
>  ;-)
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago