Re: [itzul] "Los se ñ ores de la guerra" eta warlords
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 2, 16:03:40, CET 2004
Nik ez dut esan ingelesa azken erreferentzia dela izatea beharrezkoa
denik. Soilik gauza bat esan dut: gaztelania (edo edozein hizkuntza)
erreferentzia bakarra izatea txarra da. Hemengo arazoa betikoa da.
Hegoaldean, gaztelania iturri bakartzat hartzen da, euskal itzultzaile
askok gaztelaniaz besterik ez dutelako ezagutzen, sailbuespenik
salbuespen. Warlord, azken batean, termino bat da. Eta ez dut inolako
eragozpenik ikusten "gerra-jauntxo" edo "gudu-buruzagi" edo antzeko
zerbait jartzeko. Kontua ez da eskarmentua edo Gaztelan ikusi dutenak
aipatzea. Kontua hizkuntzaren ekonomia eta egokitasuna da. Komeni da
almanieraz, errusieraz, hungariarez nola esaten dute ikustea eta gero
euskaraz nola esan behar den erabakitzea. Noski, batezbesteko
itzultzaile batek ezin du hori egin baina horretarako daude
euskalgintzako "think tank" direlakoak. Hala ere, gehienak, azken
batean, soilik bi hizkuntza dakitenez, gaztelania daukate ardatz
bakartzat. Horregatik, oraingoz bederen, euskal kultura, neurri handi
batean, gaztelaniazkoaren atala besterik ez da. Eta horrelako
egoeretan, euskara soberan dago, gaztelaniazkoa jatorrizkoa baldin bada.
Mikel Morris
On dijous, dec 2, 2004, at 13:13 Europe/Paris,
karlos_del_olmo a bildua donostia.org wrote:
>
>
>
>
>> Betiko arazoa beti gaztelania iturri bakartzat hartzea da
>
> Zoritxarrez, Erdi Arotik bertatik Gaztelan eskarmentu handia izan dute
> (baita ingurukoek ondo jasan ere!) gerra kontuetan (_guerra_ eta _war_
> erro bateko eta berekoak direla ez da ahaztu behar). _Guerrilla_
> kontzeptua
> bera "Made in Spain" da, "pata negra", nahiz eta, apika, euskaldunek
> berek
> Orreagan ospetsu bihurtu (ala eurek asmatu?). Baliteke, beraz,
> oraingoan,
> ingelesdunen baimenez, ingelesa azken erreferentzia ez izatea, alegia,
> gaztelainiari baino ez begiratzea halako hoben handia ez izatea (esatea
> zilegi bazait).
> ;-)
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
>
*************************************************
Mikel Morris
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago