Re: [itzul] "Los se ñ ores de la guerra" eta warlords

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Abe 2, 19:40:55, CET 2004


Ez dut ukatzen zuk diozuna. Adiera asko izan ditzake, eta denak baliagarriak, baina lehen izena adjektibotzat jotzen badugu, semantika aldetik gerlari/gudari bihurtzen da, hau da, gerra-jauntxoen edo gerrako jauntxoen esanetara dagoena, alegia. Horixe zen azpimarratu nahi nuen ñabardura nahastatzailea. 
Gustuak gustu, iritziak iritzi, niri ondo iruditzen zait gerra-jauntxoa, baina ñabardurak ikusten dizkiot. Ez dudana ikusten, gerrako jauntxo adiera baztertzeko arrazoia da. Inork ez du hori ez erabiltzeko euskarazko arrazoirik azaldu. Eta euskaraz, behintzat, berezko joera hitzak jokatzea da. Eta elkarketa, jokatutako formak sor ditzakeen zalantzak saihesteko eta esanahia zehazteko erabili ohi da (berez, ahozko hizkuntzan, esan nahi dut: "tortilla de patatas" esateko, adibidez, etxeko euskaraz, "patata-tortilla" esan ohi da, "patatazkoa" bakarrik ez delako, eta jokatuz gero, arazoak sor ditzakeelako --eta hori guztia gaztelania (jatorrizkoa) eta euskara (xedea) besterik ez dakitenek, berez sortzen dute/dugu--. Baina "coche de gasoil" esateko, inongo beldurrik gabe, "gasoilezko kotxea" esaten da --badakigu ez dela gais-olioz egindakoa, baina, bistan da, euskaraz adierazi nahi dena, zeren bidez dabilen dela, eta zalantzarik sortzen ez duenez, jokatu egiten da, eta kito--). 
Ez dakit erretolika horrekin jokatzeko lehentasunaren arrazoiak argitu ala ilundu egin ditudan; hala bada, ez kontuan hartu, eta barkatu.
  ----- Original Message ----- 
  From: txema 
  To: ItzuL 
  Sent: Thursday, December 02, 2004 6:19 PM
  Subject: Re: [itzul] "Los se ñ ores de la guerra" eta warlords


  Kaixo:
  nire aurreko mezuari jarraiki eta oraingoan hikuntza-irizpideak soilik kontuan hartuta, hitz-elkartearen eremua oso zabala da, eta hainbat interpretaziotarako bidea zabalik uzten du sarritan. Nik ez dut garbi ikusten, eremu semantikoari dagokionez, zuk aipatzen duzun ñabardura hori, Josemari; izan ere, nire ustez gerra-jauntxoa gerran aritzen da, gerran dago eta gerrari dagokio, jauntxo gerlaria ere bada (eta ziurrenik beste ezer baino gehiago, horri esker baita jauntxoa), eta hortaz, eremu semantiko osoa bil dezakeela iruditzen zait; aldeko gehiago ikusten dizkiot gerra-jauntxori gerrako jauntxoari baino, nire interpretazio xumean, adjektibo-balioa eta guzti. 
  Bestalde, erabat ados nago zure mezuaren bigarren zatiarekin; euskarak berezkoa du hitz-elkartea (berea, ez anglosaxoia), eta egitura hori berez sor dezake, zilegi jotzen bada, besteren erreferentziarik eta iturri-kontrasterik gabe, bere bideari jarraituta, egitura berri bat emateko.
  Eta azkenik, terminoaren beraren egokitasunari dagokionez, Karlosek Amando de Miguel ospetsuaren zita bat helerazi digu lehen. Bertan ematen dituen adibideak traketsak izateaz gain (ez dakit nola uztartu daitezkeen Ka II. mendeko Lusitaniako agintarien eliteko buruzagi trebatu bat -haren irudi mitologiko historizistak alde batera utzita- eta XIX. mendeko gerrillari xume-xume bat, beren agindupekoak obeditzen zietelako soilik), eztabaidagarria behintzat bada. Gaur egungo "Seigneur de la Guerre" horrek duen eremu semantikoa ez dator guztiz bat buruzagi edo gerra-buruzagienarekin, eta Amandok bertan azaltzen duen argumentu bat (o de cualquier otro país en un estadio primitivo de organización política), ezin da inolaz ere aplikatu zoritxarrez munduak aspaldi gabe ezagutu dituen hainbat gatazkatan (Libanotik hasi eta Jugoslavia ohia barne, nahi bada), non gerra-jauntxoen protagonismoa nabarmen izan den. Niri etzaizkit erabat sinonimoak iruditzen gaur egun, baina, tira, nire iritzia baino ez da; bereizi behar badira, nola bereizi litzateke kontua.
    ----- Original Message ----- 
    From: Josemari Navascués 
    To: ItzuL 
    Sent: Thursday, December 02, 2004 1:15 PM
    Subject: Re: [itzul] "Los se ñ ores de la guerra" eta warlords


    Kontuz! Gerra-jauntxoa jartzen badugu, arazoak sor daitezke. Ez dugu ahaztu behar, euskaraz izena+izena batzen direnean, lehenbiziko izena bigarrenaren adjektibo bihurtzen dela. Beraz, gerra-jauntxo jarrita "jauntxo gerraria/gudaria" (ingelesez, "warrior lord"?) ere uler daiteke.
    Iturri gisa hizkuntza bakarra erabiltzeari dagokionez, nik ez dut uste itzultzaileak hizkuntza guztiak aztertzen ibili behar duenik, jatorrizko testuaren eta xede-hizkuntzaren arteko loturak bilatzen baizik. Hitza berria bada, ohiturarik ez badago, hitz horrek erabilera anitza badu... orduan beste hizkuntzetara jo daiteke, baina, bestela, ez dago zertan. Ingelesez, zuk, normalean, erabili ohi duzun iturri bakarrean ("anglobalizazioa"?), hitz jakin baten adierak bereizteak ez du esan nahi arazo zehatz bat (gramatikala kasu honetan, euskarazko gramatikari dagokiona, "-ko" kasu-markari, hain zuzen) konpontzeko biderik emango digunik. Kasu honetan, adibidez, "in the war" hori aipatuta, euskarazko "-ko", lekuzko genitibotzat jotzen duzu bakarrik, eta hori ez da horrela (handiko, txikiko, betiko, gaurko, atzoko, benetako... etab.).

    Bide batez, nire proposamena "gerrako jauntxoa" da (ez gerran aritzen dena, gerran dagoena, gerrari dagokiona baizik).
      ----- Original Message ----- 
      From: Mikel Morris 
      To: ItzuL 
      Sent: Thursday, December 02, 2004 12:46 PM
      Subject: Re: [itzul] "Los se ñ ores de la guerra" eta warlords


      Niretzat, gerra-jauntxo jarriko nuke. Ingelesez, warlord esaten dugu. ez lord in the war (gerrako jauntxo) edo lord of the war (gerraren jauntxo). Betiko arazoa beti gaztelania iturri bakartzat hartzea da.

      Mikel


      On dijous, dec 2, 2004, at 10:12 Europe/Paris, i-aldako a bildua shee-ivef.com wrote:

      <image.tiff>




         

         

        -----Mensaje original-----
        De: Sergio Azkarate [mailto:xuxen a bildua goiena.com]
        Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2004 9:44
        Para: Itzul
        Asunto: [itzul] "Los se ñ ores de la guerra"

         

        Afganistandar bati egindako elkarrizketan agertzen da behin eta berriro.

         

         

        "Gerraren agintariak" egoki ikusten duzue?

         

         

         

        Eskerrik asko.

         

         

         

         

        Sergio

         

         

         

         

        GOIENA



      *************************************************
      Mikel Morris

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041202/e3f41600/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago