[itzul] YO PROFUNDO

Bittor Hidalgo v.hidalgo a bildua euskalnet.net
Ast, Abe 16, 12:51:28, CET 2004


Bi erantzun, bat Juan Gartziari, bestea Asierri (nire gaikoagoa-edo).

1. Noski, delako sintagmaren testu-aurrea beti izan behar duela kontuan autoreak bat ala beste erabakitzerakoan. Nik kontuan hartu beharreko ņabardura bat gehiago apuntatu nahi nian. Eta bestalde egia da desberdintasun semantikoak ere atzeman litezkeela, hasiz gero, NI SAKONA eta SAKONEKO NIAren artean (jatorrizkoan ere badaudekeenak seguru asko: YO PROFUNDO / YO INTERIOR / YO DE LO PROFUNDO / YO DE LO INTERIOR / .... Eta uste diat gauza bertsua ere egin litekeela, hasiz gero, Juanek aipatutako beste bikoteetan:
ardura gehiegia / gehiegi(z)ko ardura
kalte izugarriak / izugarrizko kalteak
kontu xelebreak / xelebrezko kontuak

Nik, kontu horiek baztertu nahi gabe, beste alor batera eraman nahi nian hausnarketa. Eta eztabaidari Juanek apuntatutako oharrak baztertze arren, bertdin egin genezake, euskaraz modu berean bi guneetan, izen ardatzaren ezker edo eskuin agertzen diren egiturekin. Eman dezagun, berdinak ote dira?

- Bilbotar idazleak // eta // Idazle bilbotarrak // edo
- Emakume dirudunak // eta // Dirudun emakumeak?

Eta bikote hauen gainean esango nuke lehen NI SAKONA eta SAKONEKO NIAren gainean esandakoak. Nik uste baitut ez direla berdinak, nahiz hori ziurtatzeko orain artean egin gabeko esperimentu psikolinguistikoak egin beharko genituzkeen.

2. Eta orain, segitzeko, Asierrek aipatuarekin. Ze, badirudi guk gure prozesamenduan erabiltzen ditugula Informazio Unitateak (IU) edo deitu ohi diren segmentuak ere (unitate txikiago guztiez gain, noski). Ahozkoan, beti oinarrizko Intonazio Unitateekin (IU) bat egiten duten Informazio Unitateak (IU) (silaba bat eta hamar bitartekoak, eta arruntenak 3/5/8 silaba artekoak). Irakurketan, berriz, badirudi Informazio/Intonazio Unitate posible hauek optimizatzera joaten garela eta ohikoak zer-edo-zer luzetxoagoak izan litezkeela (6-8-10 silabakoak ere). Kontua da, halako IUen barneko osagaiek ez dutela balio bera. Euskaraz Intonazio Unitateak ahoskatzerakoan, badirudi indar gehiagoz eman ohi dugula lehen osagaia, azentua eta intonazio gailurra lehen/bigarren silaban kokatuz), eta osagai hau gailurtua gertatzen da ondoko Isats Intonatiboan emandakoen aldean. Hori gertatu ohi da osagai bat + aditza egituretan (JON etorri da bezalakoak, hauek IU bakarrean ematen baldin baditugu). Halakoak bi IUtan emanez gero, biak gertatzen dira gailurtuak JON / ETORRI DA (nahiz ez, noski, biak orain arte erabiltzen genuen galdegai itxurakoak). JON IU aparte batean emanez gero, mezu hartzailearen arreta daramagu harengana, eta ondoren predikatzen dugu hari buruzko zerbait. Kasuan etorri dela.

Ba, gauza bertsua gertatzen da NI SAKONA egiturarekin. IU bakarrean emanda (edo jasota/ulertuta): NI sakona bezala ulertuko genuke, hau da NI osagaia gailurtua, eta alsiz sakona haren isats intonatiboan emanda, haren garrantzi gehiegirik gabeko zehaztasun gisa. Aldiz, egitura bi IUtan eman (edo ulertuko bagenu): NI / SAKONA, mezu hartzailearengan bi zatiak geratuko lirateke gailurtuak. Baina lehendabizi lehendabizikoa, hau da NIa, eta gero honi buruz predikatuko litzateke NI hori, ez dela edozein NI, baizik eta SAKONA den hura. Bi pausotan eta bi predikaziorekin, biak maila bereko, nahiz sekuentziatuak, eta ez denbora bereko.

Gauza bertsua esan liteke SAKONEKO NIA ren inguru. IU bakarrean SAKONEKO nia ulertuko genuke. Hau da, ez edozein NI, baizik eta SAKONEKO hura edo. Aldiz, bi IUtan emana edo ulertua, bi predikazio genituzke. Mezu hartzailearen atentziaoa leenik SAKONEKOren gainean eramango litzateke, eta gero zehaztuko diogu ez dela SAKONEKO edozer gauza, baizik eta hain zuzen SAKONEKO NIA.

A ze txapa. Ez dakit inori probetxuko gerta dakiokeen, baina ikusten duzue niri badihoakidala martxa hau, eta inork nahi izanez gero pribatuan jarraitu genezake eztabaida, besteak akitu beharrik gabe.

Ondo izan

Bittor

P.S. Alberto Quadrak aipatzen dituen Ibon Uribarriren NIA (ona, noski) / NIAK / NIARI / NIAREKIN ... (denak onak, noski) horiei nahitaez kontrajartzen zaizkie kanonikoak ez eta bitxi bai diren NIATIK / NIAKO / NIARA bezalakoak. Baina arazoa badugula nik uste halako nominalizazio bitxiekin. Kasu arruntagoa EZArena (falta edo adierazteko). Nola esan ohi dugu DIRU EZ HORI ala DIRU EZA HORI. Nik uste bigarren ez kanonikoaren antzekoak entzuten ditudala maiz. Baina horiek ere beste kontu batzuk dira.
---------------------------------------------
Bittor Hidalgo Eizagirre /Victor/
k/ Intxaurrondo, 54, 4. A
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Tfnoa eta faxa: 943-273748 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
  ----- Original Message ----- 
  From: L. Azkune 
  To: ItzuL 
  Sent: Thursday, December 16, 2004 10:22 AM
  Subject: Re: [itzul] YO PROFUNDO


  Eskerrik asko denoi, asko ari naiz ikasten zuekin, Asier, Josemari, Xabier, Garbiņe, Bittor, Juan, holako eskolarik!
  Nik azkenik, jakin dezazuen, SAKONEKO NIA hautatu dut.
  Laxaro
    ----- Original Message ----- 
    From: Juan Garzia Garmendia 
    To: ItzuL 
    Sent: Thursday, December 16, 2004 10:00 AM
    Subject: ER: [itzul] YO PROFUNDO


    Ia konforme nengoke, baina...:

    Hasteko, ez da sintagmatxo hori bera bakarrik bizitzeko jaio. Behinenik, beste adizlagunen batez lagundurik ager dakiguke, eta, orduan, adizlagunen pilaketa nahasgarria gerta daiteke aurki:

    haren sakoneko nia ("haren sakona" uler liteke)

    Alegia, testuinguru gramatikalak eragiten duela hein handi batean, eta, alde horretatik, halako kasuetan, abantaila izaten duela, nabarmena, izenondoak adizlagunaren aldean. Hainbesterainokoa, non berez adizlagun dena izenondo gisa erabiltzera bultza bakaitzake:

    haren ni (sakon-)sakonekoa

    Jakina, "sakon" edukita, ez litzateke behar "sakoneko"rik hor... Baldin eta sinonimo balira biak. Ez baitira guztiz halako: "ni" izenaz predikatzen den nolakotasun bat da "sakon" (adiera ez-zehaztailea ere onartzen du; alegia, nia berez dela sakon ulertzea, eta ez ni posibleen artean bat dela sakon), eta "ni" izenaren kokapena zehazten du, berriz, "sakoneko"k (=sakonean + -KO). Ez dira biak, beraz, adierako bereko eta aukerako guztiz, nahiz gerta daitekeen pragmatikoki baliokide gertatzea kasu batzuetan.

    Beraz, Bittor, uste diat egokiagoa dela analisi hori NOLAKO adiera duten adizlagunen kasurako, non, hor bai, sinonimo baitira adizlaguna eta izenondoa:

    ardura gehiegia / gehiegi(z)ko ardura
    kalte izugarriak / izugarrizko kalteak
    kontu xelebreak / xelebrezko kontuak

    Halakoak, bestalde, labur-laburrak izaten dira. Beraz, ez dut uste alde handirik dagoenik halakoetan bi aukeren artean, prozesatu ere, zatika bai, baina hizka ere baitugu prozesatzen informazioa. Hartara, halakoetan (mikrosintaxian edo), erabakigarriagoa izaten da sintaxi-testuingurua informazio-segidaren antolaera baino.

    Oraintxe pasatu zait burutik analogia (ideia lehenagotikoa da): fisikan makroeskalaren eta mikroeskalaren jokaerari teoria desberdin eta bateragaitzez heltzen zaien moduan, gure joskeran ere makrosintaxia eta mikrosintaxia bereizi behar genituzke, hots, sintetikoki, kolpe batetik prozesatzen ditugun zatiei tratamendu bat eman, eta beste bat hortik gorako kateei. Ez dakit guztiz konforme egotera irits gintezkeen horrela ere, baina argiago markatua geratuko litzateke eztabaida-esparru bakoitza.

    Barkatu galarazita denbora.

      -----Jatorrizko mezua-----
      Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bittor Hidalgo
      Bidalia: Asteazkena, 2004.eko abenduak 15 12:38
      Nora: ItzuL
      Gaia: Re: [itzul] YO PROFUNDO


      YO PROFUNDO: nola dago hobeto? NI SAKONA ala SAKONEKO NIA
      Laxaro 

      Noski, biak dira onak eta ezin hobeak. Ordea, biak dira desberdinak. Zertan? bada, aukerako ordena kontu guztietan bezala, nahitaez begiratu beharko diogu ordenamendu batek eta besteak mezu hartzailearengan eragiten duten mezu prozesatze/deskodetze/ulertze egitura desberdinari. Ea ulertzera ematen dudan nire burua modu errazean:

      NI SAKONA jasoaz (irakurriz, baina are entzunez), mezu hartzaileak lehendabizi NI irakurriko du eta honek kontzeptu oso bat emango dio. Hau da, jakingo du NI-(a)-ri / NI bati buruz ari dela hitz egiten delako esaldia. Eta ondoren zehaztuko zaio, edo ondoren eramango da mezu hartzailea NI horren zehaztasun batera, ez EDOZEIN NI, baizik eta NI SAKONA.

      Aldiz, SAKONEKO NI egiturarekin, mezu hartzaileak lehendabizi SAKONEKO jasoaz, alde batetik jakingo du ez garela ari kontzeptu oso batez, baizik eta geroago emango zaion kontzeptu baten zehaztasunaz. Hau da, pentsarazioko diogu lehenik SAKONEKO-az (hau da, zehaztasunaz), eta gero bakarrik NIaren kontzeptu orokor, baina aldi berean jada aurretik zehaztutakoaz.

      Horretaz jabetuta, mezu emaileak, hiztun edo idazle, bere nahira erabaki beharko du zein ulertze/deskodetze/prozesatze bide eragitea komeni zaion, edo nahi duen, momentu bakoitzean, mezu hartzailearengan.

      Ez dakit inori baliagarri izan dakiokeen halako hausnarketa (ez dakit, arrunt) bat, baina zalantzarik ez, mezu hartzailearen ikuspegitik begiratu behar diegula oredenamendu kontu guztiei (hanbat eta gehiago, zenbat eta aldaketa luzeagoak izan, noski baina are kasu honetan bezala, ordena trukaketak, txikiak baldin badira).

      Ondo izan

      bittor

      ---------------------------------------------
      Bittor Hidalgo Eizagirre /Victor/
      k/ Intxaurrondo, 54, 4. A
      20015 Donostia (Gipuzkoa)
      Tfnoa eta faxa: 943-273748 // 655728290
      posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041216/51f99e89/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago