[itzul] YO PROFUNDO

L. Azkune laxaro a bildua sjloyola.org
Ast, Abe 16, 10:22:26, CET 2004


Eskerrik asko denoi, asko ari naiz ikasten zuekin, Asier, Josemari, Xabier, Garbiņe, Bittor, Juan, holako eskolarik!
Nik azkenik, jakin dezazuen, SAKONEKO NIA hautatu dut.
Laxaro
  ----- Original Message ----- 
  From: Juan Garzia Garmendia 
  To: ItzuL 
  Sent: Thursday, December 16, 2004 10:00 AM
  Subject: ER: [itzul] YO PROFUNDO


  Ia konforme nengoke, baina...:

  Hasteko, ez da sintagmatxo hori bera bakarrik bizitzeko jaio. Behinenik, beste adizlagunen batez lagundurik ager dakiguke, eta, orduan, adizlagunen pilaketa nahasgarria gerta daiteke aurki:

  haren sakoneko nia ("haren sakona" uler liteke)

  Alegia, testuinguru gramatikalak eragiten duela hein handi batean, eta, alde horretatik, halako kasuetan, abantaila izaten duela, nabarmena, izenondoak adizlagunaren aldean. Hainbesterainokoa, non berez adizlagun dena izenondo gisa erabiltzera bultza bakaitzake:

  haren ni (sakon-)sakonekoa

  Jakina, "sakon" edukita, ez litzateke behar "sakoneko"rik hor... Baldin eta sinonimo balira biak. Ez baitira guztiz halako: "ni" izenaz predikatzen den nolakotasun bat da "sakon" (adiera ez-zehaztailea ere onartzen du; alegia, nia berez dela sakon ulertzea, eta ez ni posibleen artean bat dela sakon), eta "ni" izenaren kokapena zehazten du, berriz, "sakoneko"k (=sakonean + -KO). Ez dira biak, beraz, adierako bereko eta aukerako guztiz, nahiz gerta daitekeen pragmatikoki baliokide gertatzea kasu batzuetan.

  Beraz, Bittor, uste diat egokiagoa dela analisi hori NOLAKO adiera duten adizlagunen kasurako, non, hor bai, sinonimo baitira adizlaguna eta izenondoa:

  ardura gehiegia / gehiegi(z)ko ardura
  kalte izugarriak / izugarrizko kalteak
  kontu xelebreak / xelebrezko kontuak

  Halakoak, bestalde, labur-laburrak izaten dira. Beraz, ez dut uste alde handirik dagoenik halakoetan bi aukeren artean, prozesatu ere, zatika bai, baina hizka ere baitugu prozesatzen informazioa. Hartara, halakoetan (mikrosintaxian edo), erabakigarriagoa izaten da sintaxi-testuingurua informazio-segidaren antolaera baino.

  Oraintxe pasatu zait burutik analogia (ideia lehenagotikoa da): fisikan makroeskalaren eta mikroeskalaren jokaerari teoria desberdin eta bateragaitzez heltzen zaien moduan, gure joskeran ere makrosintaxia eta mikrosintaxia bereizi behar genituzke, hots, sintetikoki, kolpe batetik prozesatzen ditugun zatiei tratamendu bat eman, eta beste bat hortik gorako kateei. Ez dakit guztiz konforme egotera irits gintezkeen horrela ere, baina argiago markatua geratuko litzateke eztabaida-esparru bakoitza.

  Barkatu galarazita denbora.

    -----Jatorrizko mezua-----
    Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bittor Hidalgo
    Bidalia: Asteazkena, 2004.eko abenduak 15 12:38
    Nora: ItzuL
    Gaia: Re: [itzul] YO PROFUNDO


    YO PROFUNDO: nola dago hobeto? NI SAKONA ala SAKONEKO NIA
    Laxaro 

    Noski, biak dira onak eta ezin hobeak. Ordea, biak dira desberdinak. Zertan? bada, aukerako ordena kontu guztietan bezala, nahitaez begiratu beharko diogu ordenamendu batek eta besteak mezu hartzailearengan eragiten duten mezu prozesatze/deskodetze/ulertze egitura desberdinari. Ea ulertzera ematen dudan nire burua modu errazean:

    NI SAKONA jasoaz (irakurriz, baina are entzunez), mezu hartzaileak lehendabizi NI irakurriko du eta honek kontzeptu oso bat emango dio. Hau da, jakingo du NI-(a)-ri / NI bati buruz ari dela hitz egiten delako esaldia. Eta ondoren zehaztuko zaio, edo ondoren eramango da mezu hartzailea NI horren zehaztasun batera, ez EDOZEIN NI, baizik eta NI SAKONA.

    Aldiz, SAKONEKO NI egiturarekin, mezu hartzaileak lehendabizi SAKONEKO jasoaz, alde batetik jakingo du ez garela ari kontzeptu oso batez, baizik eta geroago emango zaion kontzeptu baten zehaztasunaz. Hau da, pentsarazioko diogu lehenik SAKONEKO-az (hau da, zehaztasunaz), eta gero bakarrik NIaren kontzeptu orokor, baina aldi berean jada aurretik zehaztutakoaz.

    Horretaz jabetuta, mezu emaileak, hiztun edo idazle, bere nahira erabaki beharko du zein ulertze/deskodetze/prozesatze bide eragitea komeni zaion, edo nahi duen, momentu bakoitzean, mezu hartzailearengan.

    Ez dakit inori baliagarri izan dakiokeen halako hausnarketa (ez dakit, arrunt) bat, baina zalantzarik ez, mezu hartzailearen ikuspegitik begiratu behar diegula oredenamendu kontu guztiei (hanbat eta gehiago, zenbat eta aldaketa luzeagoak izan, noski baina are kasu honetan bezala, ordena trukaketak, txikiak baldin badira).

    Ondo izan

    bittor

    ---------------------------------------------
    Bittor Hidalgo Eizagirre /Victor/
    k/ Intxaurrondo, 54, 4. A
    20015 Donostia (Gipuzkoa)
    Tfnoa eta faxa: 943-273748 // 655728290
    posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041216/53a7fd27/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago