ER: [itzul] YO PROFUNDO / nia sakona????

Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Or, Abe 17, 11:58:24, CET 2004





Bi (edo hainbat) kontu desberdinez ari garela uste diat.

Nik adierazi nahi nuen Kant-en testu baten itzulpena egitean "das Ich"
jartzen duen lekuan euskaraz "ni-a" jartzea ez nukeela erabat gaitzetsiko.
Eta adierazi nahi nuen "ni-a" idatzita euskararen gramatika bihurritzen
baldin bada, Kant-ek "das Ich" idatzi zuenean alemana bihurritu zuen maila
berean bihurrituko dela euskara, ez gehiago.

Eta horrekin guztiarekin adierazi nahi nuen itzultzaile batek bere lana
egitean jatorrizko testuaren egileak hartutako askatasun gramatikal bat
euskaratzeko tamaina bereko edo hurbilpenezko beste askatasun gramatikal
bat hartzea bere aukerabideen artean duela (baten batek bere eginkizuna
dela esango luke) eta horregatik behintzat ezin dela esan itzulpen txarra
egin duenik.






Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net


                                                                           
             "Juan Garzia                                                  
             Garmendia"                                                    
             <svrinsjg a bildua sv.ehu.                                        Para 
             es>                       "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>        
             Enviado por:                                               cc 
             itzul-bounces a bildua pos                                             
             taria.com                                              Asunto 
                                       ER: [itzul] YO PROFUNDO / nia       
                                       sakona????                          
             2004/12/17 11:12                                              
                                                                           
                                                                           
                Por favor,                                                 
                responda a                                                 
                   ItzuL                                                   
             <itzul a bildua postaria.c                                             
                    om>                                                    
                                                                           
                                                                           




Ez, ba!

Gauza bat da "ni" izenordaina izen arrunt bihurtzea (horretaraino ados),
eta beste bat, oso bestelakoa eta gramatika-eskasia nabarmena erakusten
duena, "nia" izena asmatzea, lehen ere zenbaitek "eza", "sena", "antza" eta
abar asmatu dituen moduan, hots, "ni", "ez", "sen", "antz" eta "garrantzi"
hitzen ordez, hurrenez hurren.


Kasuren batean, hori bai, hizkera oso batek eman du pausoa: "zera bat",
"zerako zera", "zerarik" esate baterako, beste hizkeretako "zer bat",
"zereko zera", "zerik"ren lekuan.













Alberto




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago