[itzul] IZTUETAREN PASARTE HAU GAZTELERATZEN NORK JAKINGO LUKE?

Arin-arin arin.arin a bildua euskalnet.net
Al, Abe 20, 09:46:23, CET 2004


 Hainbeste lagun presturen artean Larramendianoren bat izango delakoan,
hona hemen Juan Inazio Iztueta zaldibitar dantza-maisuaren pasarte bat
gazteleraz jartzeko. Antz zerbait ematen diogu, baina tankera osorik ezin
hartu,  "zeñean" eta "uberitzen" horiek direla medio. Testuingurua hauxe da:
Iztueta "brokel-dantza" izeneko dantza sail edo zikloa deskribitzen ari da,
eta dio sail horri azken denboran beste dantza mota batzuk ere gehitzen ari
zaizkiola, batez ere gazteek apaiztegietan ikasitako kontradantzak-eta.
Jarraian dio dantza berri horiek brokel-dantzaren ziklo zaharrean txertatu
izana ez dela berez gauza txarra, zeren dantza berri horiek ederto eta "txit
txukunkiro" egokitzen zaizkion brokel-dantzaren molde eta izpirituari eta
hortakoz behar direla onartu eta  maitatu "gureak balirake bezala".

Horra pasartearen zentzua. Baldin inork Larramendiren hiztegia eskura balu
edo bestelako argiz testua itzultzen ausartuko balitz, eskertuko genioke.
Lana errazteko, gure itzulpen proposamena ere aurkezten dizuegu, makulu
horretan bermatuta bakoitzak apaila dezan berea.

Jakina, Iztuetaren liburua gazteleratuta balego eta inork eskura balu aski
luke pasarte hori bilatzea eta transkripzioa guri helaraztea [Euskal
Klasikoen edizioan pasarte hori 172. orrialdean dago], edo bederen esatea
non aurki dezakegun liburu horren kopia bat.


Iztuetaren pasartea:

"Nere gazte denboran bederatzi aldaira edo mudantza obek egin oi ziran
dantza mota onetan. Baña orain, nola Gipuzkoako zaldun gazte, argi, askok,
ikasi dituzten azitetxe edo seminarioetan, kontra dantza ta beste aldaira
gisa anitz, obek sartu dituzte  brokel dantzan guziz egokitasun andian, eta
txit txukinkiro. Beragatik maitatu bear ditugu gureak balirake bezala,
zeñean dantza mota oni bere onetsiak bezala darraiozkan, eta bidez edertzen,
galantzen, eta uberitzen duten."

Itzulpen zirriborroa:

"En mi juventud, cuando se bailaba esta danza [`brokel-dantza' izeneko
dantza sorta, alegia] se ejecutaban estas nueve variaciones o mudanzas
[hots, 9 dantza molde dantzatzen zirela erreskadan brokel-dantzaren
zikloaren barruan]. Sin embargo, hoy en día muchos jóvenes y esclarecidos
caballeros guipuzcoanos han aprendido en el seminario  la contradanza y
otros muchos tipos de variaciones y las han introducido en la brokel-dantza
con gran propiedad y notable acierto. Por eso debemos amarlas como si fueran
nuestras, puesto que se avienen a esta danza como dilectas suyas y de forma
razonable la embellecen, engalanan y UBERITZEN." [Bistan dena, arazo guztia
azkenengo esaldi honetan dago]

   Eskerrik asko.

   Arin-arin




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago