ER: [itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Abe 21, 08:37:24, CET 2004
RE: [itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?Hiperbizkaiera,
hain zuzen, definizioz, bizkaiera gehiegikeriaz desitxuratua da. Hots, haren
izenean, hartan ere normalak ez diren zerak erabiltzea, sistematikoki.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: EGUILUZ UGARRIZA, Jose
Ramon
Bidalia: Astelehena, 2004.eko abenduak 20 11:21
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?
Eskerrik asko iritziagatik, baina zuk aipatzen duzun arrazoi hori ere ez
dut argi ikusten. Nik bizkaieraz egiten dut hain zuzen ere, eta nire
belarrirako "arrotz" gertatzen zait esaldiko "zeuk" hori. Ez dut uste,
beraz, hiperbizkaikeriarekin zerikusirik duenik.
Nik galdera bota dudanean da niri eta nire lagun batzuei "zeuk" horren
erabilera "arrotz" gertatzen zaigulako da, bizkaieraz nahiz batuaz. Ea
jendeari ere "arrotz" gertatzen ote zaion galdetu nahi nuen, hori baino ez.
Baina ez dut uste bizkaerazko kontuaz ari garenik.
-----Mensaje original-----
De: Juan Garzia Garmendia [mailto:svrinsjg a bildua sv.ehu.es]
Enviado el: lunes, 20 de diciembre de 2004 11:10
Para: ItzuL
Asunto: ER: [itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?
Badirudi inor ez dela ausartzen zuzenean esatera, baina pentsatzen dut
askok dugula sentsazio bera: hiperbizkaikeria hutsa dela, alegia, erabilera
hori (bizkaierari kalte eta euskarari nahaste baino ez dakarkiona). Areago:
badirudi afan handia dutela batzuk valentziarrek katalanerarekiko bezala
jokatzeko bizkaierarekin, desberdintasunak karikaturaraino areagotuz,
alegia. Eskerrak, hala ere, telebistako iragarkietako euskaldun-erdaldunen
ahoetan mejoratzen den...
Beraz: horko "zeuk" hori (eta "zerorrek" balitz ere berdin) euskarazko
tradizio eta erabilera guztiz nagusiaren aurka doa, forma indartu (nire
ustez, hobe "berretu") direlakoak motibatu egin behar baitira (Albertoren
mezuko horretan aipatzen dira kasurik tipikoenak).
Hirugarren pertsonatik kanpo, gainera, ez dago "arrazoi"rik erakuslea
eta izenordain pertsonala bereizteko (erdara imitatuz: "aquél" / "él");
beraz, "hark ekarri du"ren ordez "berak ekarri du" esatea baino askoz ere
erabilera "desbideratu"agoa da, halako formen alferrikako inflazioan
aurrerago egiten duena (bizkaiera-kutsua eman beharrez, jakina).
Azterteka formalean sartu gabe ere, bada errezeta erraz bat: forma soila
(hura, zu...) erabilita egoki ulertzen bada, hura(xe) erabili, eta gorde
besteok (huraxe/bera, zeuk-zerorrek...) beren zeregin berezietarako. Izan
ere, bestela, beti bereziak erabiltzen baditugu, gero ez dute izango beren
esanahi berezirik (eta, bide batez, forma soilak desagertu egingo dira
zeharo: batzuentzat, antza, "zu" ez da bizkaiera).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alberto Martinez de la
Quadra
Bidalia: Astelehena, 2004.eko abenduak 20 09:54
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Autismoak bakartu egiten du. Eta zeuk?/Eta zuk?
Beste argibide batzuk hemen:
Eneko Barrutia, Pertsona-izenordainen erabileraren gainean, Mendebalde
kultur elkartearen 1997ko Jardunaldiak.
(http://www.mendebalde.com/antbuspre.asp?Cod=1711&nombre=1711&orden=True)
Alberto Martínez de la Cuadra
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041221/ec445e4c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago