ER: [itzul] YO PROFUNDO / nia sakona????

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Abe 20, 10:28:35, CET 2004


RE: [itzul] YO PROFUNDO / nia sakona????Tira, Jon, "zera bat" darabilenari
belarriko min bertsua ematen dio, kasurako, "ari izan"en lekuan "egon"
erabiltzeak.

Hizkera horretan gauzak hala badira, erabat, bistan da gramatikala dela batu
ustezkoarekiko akats hori hizkera horretan; eta "zer bat" batean eta "ari
naiz" bestean, berriz, exotikoak. Izan ere, lehenago baitago hizkuntza
gramatika baino, eta hizkera bakoitza batua baino, konkretu abstrakua eta
partikularra orokorra baino lehenago dauden zentzu berean.

Badakit badakizkizula horiek guztiak, baina vayasemanitaki esatearren: niri,
ez hotz eta ez bero, baina iruzkintze aldera...
  -----Jatorrizko mezua-----
  Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
  Bidalia: Ostirala, 2004.eko abenduak 17 15:29
  Nora: itzul a bildua postaria.com
  Gaia: RE: [itzul] YO PROFUNDO / nia sakona????


  Uste dut "hizkera oso batek emandako salto" hori hizkera horren zer bat
dela, eta euskara batuan gutxienez gaitzetsita dagoela (ez dakit hizkera
horretan gramatikala den). Eta gehitu nahi nuke belarriko min handia ematen
duela berezko -a amaiera, -a artikulua, eta -a gabeko zerak ondo bereizten
diren eremuan. Hona hemen, Euskaltaindiak dioena; "'zera' mug." dio, hortaz,
*'etxea bat' txarto dagoen bezala (euskaraz, ez euskara batuan bakarrik),
zera bat ere bai, zenbatzaileekin mugagabea behar da eta:

  zer (-r bakuna) 1 galdera-hitza: zerk ikaratu zaitu? 2 iz.: bizi honetako
zerek ez gaituzte asetzen; gure zeretan ez duzu ikustekorik.
     zer edo zer
     zer ere
     zer-nolako

  zera mug.: beraz, hori zera da, hori iraunkorra da.
     bai, zera
     ez, zera

  Beste bat garabia da 'garabi' baita hitza.

  Niari dagokionez, nia esateari ondo deritzot baina ni sakona behar du,
alegia, ni izenordaina izen bihur daiteke (alemanez ich >Ich) baina gero
gramatikaren arabera jokatu (alemanez ere "das Ich", ez "Das Ich").
Belarriko mina ikaragarria da bestela. (*niatik, *niara..., nitik, nira).

  Jon


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041220/a853d5f1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago