[itzul] YO PROFUNDO / nia sakona????

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Abe 21, 10:11:31, CET 2004


Ez dakit, Juan, eremu bateko "ari izan"en lekuan "egon" erabiltzea
euskalkiari lotutako zerbait den ala hiztune(n batzue)i. Ez dakit, eta hala
diot, baina "ari izan" erabiltzen ez den lekuan mendebalderago "jardun"
erabiltzen da, eta hori ere erabiltzen ez den lekuan (are mendebalderago)
"egon" eta "ibili" bereizten dira. Ez dakit bereizketa orokorra den ala (are
are mendebalderago) "egon" soilik erabiltzen den (ala ez den mendebalde
kontua, bestelakoa baino), "estar" bai erabiltzen da, baina hori beste
hizkuntza bat da (eta eraginak eragin). Nik uste "egon"en erabilera
gehiegizko hori ez dela hizkera batena hiztun batzuena baino, baina usta
baino ez da. Zuk horretaz gehiago dakikezu.

 

Ni harrituta utzi ninduan Koldo Mitxelenaren Orotariko Euskal Hiztegian -a
sarreran hau aurkitzeak (buruz nabil): "Es gramatical en V hau etxea".
Harrituta, ez bizkaieraz "hau etxea" entzun barik neukalako, gramatikala
zela zioelako baino, baina gramatikala bizkaieraz (eta neuk gehituta,
bizkaieraz bakarrik). Eta hor dago, nire ustez, gakoa: litekeena da hizkera
edo euskalki, azpieuskalki edo aldaera batean gramatikala izatea "zera bat",
"egon" ('ari izan' esanahiarekin) eta abar ("egon" soilik, zalantzak ditut),
baina txoko-hizkuntza ez dago hizkuntza baino lehenago, txoko-hizkuntzak
txoko-gramatika dauka eta hizkuntzak gramatika eta mailan mailako bikote
horien artean ez dut ikusten lehentasunik jar daitekeenik, gauza baten atal
biren artean ere lehentasunik ikusten ez dudan bezala (atal bietako bat
kenduta gauza beste zerbait litzateke). Bestalde, araua hizkuntzak ematen du
(eta txoko-hizkuntzak ere bai, bakoitzak bere eremuan), gramatikak (nahiz
eta izen onik ez daukan) deskripzioa baino ez du egiten (eta
txoko-gramatikak, txoko-deskripzioa).

 

Kasu honetan, niri, badeust, eta horrexegatik iruzkintzen dut ;-)

 

Jon

 

 

-----Mensaje original-----
De: Juan Garzia Garmendia [mailto:svrinsjg a bildua sv.ehu.es] 
Enviado el: lunes, 20 de diciembre de 2004 10:29
Para: ItzuL
Asunto: ER: [itzul] YO PROFUNDO / nia sakona????

 

Tira, Jon, "zera bat" darabilenari  belarriko min bertsua ematen dio,
kasurako, "ari izan"en lekuan "egon" erabiltzeak.

 

Hizkera horretan gauzak hala badira, erabat, bistan da gramatikala dela batu
ustezkoarekiko akats hori hizkera horretan; eta "zer bat" batean eta "ari
naiz" bestean, berriz, exotikoak. Izan ere, lehenago baitago hizkuntza
gramatika baino, eta hizkera bakoitza batua baino, konkretu abstrakua eta
partikularra orokorra baino lehenago dauden zentzu berean.

 

Badakit badakizkizula horiek guztiak, baina vayasemanitaki esatearren: niri,
ez hotz eta ez bero, baina iruzkintze aldera... 

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen
izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: Ostirala, 2004.eko abenduak 17 15:29
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: [itzul] YO PROFUNDO / nia sakona????

Uste dut "hizkera oso batek emandako salto" hori hizkera horren zer bat
dela, eta euskara batuan gutxienez gaitzetsita dagoela (ez dakit hizkera
horretan gramatikala den). Eta gehitu nahi nuke belarriko min handia ematen
duela berezko -a amaiera, -a artikulua, eta -a gabeko zerak ondo bereizten
diren eremuan. Hona hemen, Euskaltaindiak dioena; "'zera' mug." dio, hortaz,
*'etxea bat' txarto dagoen bezala (euskaraz, ez euskara batuan bakarrik),
zera bat ere bai, zenbatzaileekin mugagabea behar da eta:

zer (-r bakuna) 1 galdera-hitza: zerk ikaratu zaitu? 2 iz.: bizi honetako
zerek ez gaituzte asetzen; gure zeretan ez duzu ikustekorik.
   zer edo zer
   zer ere
   zer-nolako

zera mug.: beraz, hori zera da, hori iraunkorra da.
   bai, zera
   ez, zera

Beste bat garabia da 'garabi' baita hitza.

Niari dagokionez, nia esateari ondo deritzot baina ni sakona behar du,
alegia, ni izenordaina izen bihur daiteke (alemanez ich >Ich) baina gero
gramatikaren arabera jokatu (alemanez ere "das Ich", ez "Das Ich").
Belarriko mina ikaragarria da bestela. (*niatik, *niara..., nitik, nira).

Jon

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041221/940f40df/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago