[itzul] RE: zarpeado

gilentxo gilentxo a bildua yahoo.it
Or, Eka 25, 18:58:29, CEST 2004


"Zarpear" aditza bilatuta, hau aurkitu dut:

   -zarpear. C.Rica y Hond. Salpicar de barro, llenar de zarpas o cazcarrias (lurretik gertu dauden arropetako lohi lehorra).

Sarasolaren hiztegian, berriz, hau dugu: 

   -zarpiatu (zarpeatu edo zarpiotu). kareorez estali edo berdindu. (Lehen aldiz 1905ean agertutako hitza da)

   -zarpiatze. _zarpiatu_ aditzaren ad. izena. (= zarpeado)

Euskal hitza izango da?

Elhuyar hiztegiaren euskarazko partean "zarpeatu" dugu, eta hau dio:

   -1 (Eraik.) enfoscar; rasear. 2 enfoscado; raseo.

3000 Hiztegian:

   -zarpiatu, zarpia, zarpiatzen: du, ad. 1 extender el mortero con la llana, recubrir con mortero o argamasa:

   "horma lehenik zarpiatu eta gero igeltsuztatu: revocar primeramente la pared y después cubrir de yeso / lucir".


Bestalde "entokatu" aditzak "revocar (con pintura)" esanahia du Elhuyarren arabera.

Eta 3000 Hiztegian, "revocar, blanquear, lucir con cal, guarnecer".

Bestelako hitzak: "leundu", "berdindu", "gisuztatu".

Zure testuan, "zarpeado" jarrita dago "raseado" eta "lucido"-ren artean. Lehenengoa adreiluen gainetik zementuzko geruza ematea da (badakizu, zementu, harea eta urez eginiko orea), bestea zementuzkoaren gainetik igeltsuzkoa edo ematea. Baina tarteko "zarpeado"? Bien arteko pauso bat izango da.

Beraz hitz hauek ditugu:

   -rasear: (zarpeatu; nik jarriko nuke: berdindu; berdintze)

   -zarpear: 

   -lucir: referido a una pared blanquearla con yeso; enlucir. (igeltsuztatu; igeltsuztatze)

   -enlucir: referido a un muro o a un techo, revestirlos o cubrirlos con una capa de yeso, argamasa u otro material semejante; lucir. (kareorez egiten bada: zarpiatu; zarpiatze; bestela: igeltsuztatu/gisuztatu, zementuztatu/porlaneztatu,,, )

   -argamasa: masa formada por cal, arena y agua, que se usa en las obras de albañilería. (kareorea, kare-mortairua) 

   -revocar: referido esp. a las paredes de un edificio, arreglarlas o pintarlas de nuevo por la parte exterior. (zarpiatu; pinturaz egiten bada: entokatu; entokadura)

   -enchapar:

   -embaldosar:

eta

   -enfoscar: referido a un muro, revestirlo de con una masa compuesta principalmente con arena, conglomerante (karea, zementua?) y agua. (konglomerantea karea bada: zarpiatu; zementua bada: [zementuz] berdindu)

Esanahi aldetik, nahasgarri samarrak iruditzen zaizkit goiko hitzak. Aztertu beharko genuke euskaraz nola eman, agian beste hizkuntza batzuk ere kontuan hartuta. Edo beharbada eraikuntzako hiztegi terminologikoren bat egongo da (ala ez?).

Esango al zenidake zuk nola euskaratu duzun testu hori?


Esanak esan, "zarpeado"-ren kontua argitzeke dugu. Agian igeltsero bati galdetu beharko genioke zer esan nahi duen.

























-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040625/a1ec235e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago