[itzul] ezan/ezean

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Eka 30, 09:01:34, CEST 2004


Egun on,  Paul, eta eskerrik asko erantzuteagatik; ez, ez gara nahastu, galdera bota dugu, askotan dakigun apurra ere zalantzan jartzen dugulako gure artean, batek ez hau irakurri duela eta besteak hura entzun duela. Argitu dugu, bai, zion/zioen horrek eragindako dion/dioen analogia faltsu hori (eta ez alderantziz), baina beste kasuan zalantzak ditugu, eta hor dago gakoa. Hau da; gabezia adierazteako -(r)ik + ez(a) hartuta, deklinazioaren kasun horretan nola litzateken argitu nahi dugu, gure iritzien artean. Beste kasuetan argi dago; Jakin-minik ezak mugatu zuen, gizakiaren gupidarik ezaz hitz egin zuen, eta abar. Baina inesiboan -(r)ik ezean edo -(r)ik ezan al da? Hau da, zuk aipaturiko aditz era burutuaren eskuinean duen forma bera al du; zu etorri ezean, ez naiz mugituko,  zuk erantzun ezean, ez du egingo. Forma bera erabiltzen al da bi erabileretan, futsean bera direlako, edo ez? Hori da kontua.
  ----- Original Message ----- 
  From: Paśl Picado 
  To: ItzuL 
  Sent: Tuesday, June 29, 2004 7:54 PM
  Subject: Re: [itzul] ezan/ezean


        Uste dut hemen ere nahastu zaretela, "konfiantzarik ezean" beste testuinguru batean erabiltzen da: "a falta de confianza", eta suposatzen dut horregatik jarri duzuela partitiboa. Baina, berez, "konfiantza eza" dagoela esan nahi baduzue, "konfiantza ezan oinarritzen da..." esan beharko zenukete. 
       



  Paśl Picado Moreno    



------------------------------------------------------------------------------

       
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040630/54aaedf9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago