[itzul] Lurzoruaren Legea

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Aza 16, 09:50:42, CET 2004


            Nik alde batetik pozik hartu dut berria, lege-testuak euskaraz
irakurtzen eta lantzen ari diren seinale baita. Baina, era berean, gure
egoera kaskarraren adierazle dela uste dut. Lege testua euskaraz txarto
egotea normala da, eta ez dut uste itzultzaileen errua denik. Niretzat
arazoaren muina ez dago prozeduraren amaieran, izan ere itzultzaileak testu
bat jaso egiten du (auskalo jatorrizko testuaren kalitatea ere nolakoa ote
zen) eta epe labur batean ahal duena egiten du. Arazoa konplexuagoa da:
lege-testua egiteko prozeduran baizik. Orain arte arazoa ez da plazaratu
jendeak ez zuela euskarazko testua erabiltzen, baina erabiltzen
saiatzeagatik eta ezinagatik arazoa plazaratzea urrats garrantzitsu bat dela
uste dut: euskarazko testua erabiltzen hasi delako seinale.

 

            Euskararen Legearen arabera, legeak eta gainontzeko arauak bi
hizkuntzetan argitaratu behar dira eta legezko ondorio berak dituzte. Hori
horrela, testuaren elebitasun hori hasieratik eduki behar da begietan, hau
da, lege bat egitea erabakitzen den une beretik, eta ez soilik
lege-prozeduraren amaieran, azkeneko tramite bat bezala, hori baita gaur
egun itzulpena. 

 

            Ez dut hemen oso "txapa" luzerik bota nahi, baina nire ustez,
legeak bi hizkuntzetan sortu behar dira eta horretarako teknikariak prestatu
behar ditugu. Nazioartean badira adibide interesgarriak honen inguruan.
Legeak eta enparauak euskaraz egotearen ardura ezin daiteke itzultzaileena
bakarrik izan eta gai honi ez zaio behar adinako garrantzia emango testuak
euskaraz erabiltzen hastearen aldeko eskaera eta beharra ez dagoen
bitartean, hortaz, gu euskaldunon erantzukizuna ere bada. Badakizue:
"euskara ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak erabiltzen
ez duelako baizik" ( buruz ari naiz eta ez dakit hitzez hitz ondo jaso
dudan) 

  

            Gai honetan -euskararekin zer ikusia duten beste batzuetan
bezala- ,nire ustez, aldaketa sakonak egin behar dira. Gaiari heltzeko
ikuspegia errotik aldatu behar da, eta batez ere euskararen ofizialtasunak
dakartzan betebeharrak edozein prozedura egiten hasi baino lehen kontuan
hartu behar dira, prozesuaren emaitzetan euskararen eskubideak behar bezala
bermatuta gera daitezen. 

 

            Asko dago gai honetan berritzeko. Gaia oso interesgarria da eta
agian, inoiz, tokiren bat izango dugu bakoitzak bere ekarpenak eta
proposamenak aurkezteko eta elkarlanaren bitartez bideratzen hasteko.

 

            Zelai Nikolas

-----Mensaje original-----
De: Garmendia, Mikel [mailto:mikel.garmendia a bildua parlam.euskadi.net] 
Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 15:53
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Lurzoruaren Legea 

 

Galdera bat edo beste Eneko Oregiri: 

Itzulpen horren arduradun IZO da, bai ala ez?

Hala baldin bada eta itzulpena txarra baldin bada (hala aitortzen duzu zuk
zeuk ere) zuzendu ala berregin beharko da, ala ez?

Itzultzaileok lan egiten dugun baldintzak baldin badira arazoa horiek
konpontzen ere hasi beharko da noizbait, ezta?

Itzulpen hori jaso eta itzulpen horrekin euskaraz lan egiten saiatzen den
talde bakarrari egotziko ote diogu orain ardura? 

Proiektu baten tramitazioa atzeratzeko aitzakia baldin bada, zer hoberik
aitzakiarik gabe uztea baino?

Mikel Garmendia.

 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre
de e-oregi a bildua ej-gv.es
Enviado el: 2004ko azaroaren 15 14:12
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Lurzoruaren Legea 

Guri tokatu zaigu oraingoan!

 

Legebiltzarreko talde batek, Lege -proiektu baten tramitazioa atzeratu nahi
duela eta- itzulpena atera du aitzakia. Itzulpen horren arduradun, gu,
Itzultzaile Zerbitzu Ofíziala.

Zer kontatuko dizuet zuek ez dakizuenik: hartu gaztelania negargarrian
idatzitako testu bat, trinko-trinkoa edukiz eta terminologia bihurriaz;
gehitu horri epe labur-laburra eta itzultzailearekiko presioa... eta horra
hor egunkarietan itzulpena hizpide!

 

Bakoitzak daki bere etxeko berri. Itzulpen hori txarra da, enpresa batek
IZOrentzat egina eta inork, ez enpresak, ez IZOk eta ez Legebiltzarrak,
antza, zuzendua. Betikoa, "atzorako behar dut"

 

Gehiago ere bai, noski. Huts eta akats batzuk ez dira ulertzen profesional
batengan. Baina ardura, beti, beste norbaitena da. Eusebiok dion bezala
"badaude horren ardura duten erakundeak". Ardura, beti, inorena.

 

Itzulpena txarra da. Itzultzaileek ez dute/dugu baldintza egokietan lan
egiten. Eta ondorioa: itzulpen-lana farregarri agertzen da egunkarietan.
Noren mesede?

 

Eneko Oregi

IZOko arduraduna

 

 

-----Mensaje original-----
De: eugorosp a bildua ej-gv.es [mailto:eugorosp a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 9:18
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Lurzoruaren Legea 

 

 

 

ZORIONAK JESUS MARI AGIRRERI, ZORIONAK SA LEGEBILTZAR TALDEARI.

 

 

Eta zorionak ez asteburuan Anoetan egin duten agerraldiagatik, ez. Mundu
horretako iritzi politikoak ez dira, oraindino, nire harikoak. Zorionak eman
nahi dizkiet euskararen aurrean agertu duten jarregatik; zehatzago esanda,
Lurzoruaren Legearen testu itzuliaren aurrean agertu duten jarreragatik.

 

Seguru nagoenez agertoki honetan (Itzulist) azaltzen zaretenok Berria
behintzat erosi eta irakurtzen duzuela asteburuetan, konturatuko zineten,
orduan, larunbatean berri bat atera zela, non idazpuruan honako hau esaten
baitzuen: "Madrazoren Legearen itzulpen negargarria"; are gehiago
"Euskarazko testuak ez du gutxieneko kalitaterik".

 

Kasua ez da itzulpen txar bat egin dela, txarrak, nolabaitekoak edo
ulertezinak ehundaka egin baititugu azken hogeita bost urteotan, bai
Administrazioan, bai gainerako alorretan. Kontua ez da hori, ez. Kontua da,
txalogarria gainera, legebiltzar talde batek bere lana euskarazko testuan
oinarrituz garatu nahi duela. Eta gu, itzultzaileok -edo itzulpena- ez gaude
prestatuta gure testu itzulien gainean inork lan egin dezan. Areago:
administrazioko testu itzuliak aintzat hartuz ezin da ekintza
juridiko-administratibo seriorik jorratu.

 

Administrazioko itzulpenak, eta gainerakoetatik gehienak, liburutegi
apaletako liburu potoloetan gordetzeko dira. Ehunetik laurogeita hemezortzia
esango nuke nik. Eta jakina: norbaitek noizbait testu horiek erabili nahi
baditu jardun normalerako, oh, ezinezkoa!. Eta ondoren: kalapitak,
haserreak, (:...).

 

Aspaldi komentatu dugu hainbat itzultzaileren artean, gure mundua
(zuzenketarena barne) une larrian dagoela, badela garaia egindakoari so
egin, eskuartean daukagunari begiratu eta aurrera begira behar diren
aldeketak egiteko. Aldaketa sakonak eta estrukuturalak, seguro asko. Ez
dakit hori nori dagokion. Legez, dekretuz, aginduz eta paperez badaude
horren ardura duten erakundeak: IZO, UZEI, EIZIE(...). Baina ahalmenez
(....) ez dakit, zalantzak ditut. VIP asko dago jardunaldietan, beti
betikoak. Oso berrikuntza gutxi antzematen dut mundu "horretan", egoerak
lehengoan jarraitzen baitu. Gurean ere zaharrak berri.

 

Amaitzeko: akaso hau bezalako foroak balio beharko luke gai hau "populua"ren
esku uzteko, aztertu dezan. Ondo da, bai, "esku libreak" "deslocalización"
edo" poner el cascabel" nola itzultzen diren eztabaidatzea, baina uste dut
ditugun arazoak hori baino askoz larriagoak direla. 

 

 

Eusebio Gorospe

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0002.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0003.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0004.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0005.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0006.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0007.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0008.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0009.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0010.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0011.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041116/844c71e8/attachment-0012.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago