[itzul] nation state

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Urr 25, 15:37:55, CEST 2004


Nazio-estatua estatua da, estatu nazioa ere estatua den bezala (begiratu
ondo marratxoak). Kontzeptu aldetik XIX. mendeko estatuak izendatzeko
beraiek asmatutako izena dela deritzot: badira estatu, baina izan nahi
lukete nazio, eta, nazio ez direnez, baina estatutasuna justifikatu behar
dutelako, erabiltzen dute terminologia hori (debate del estado de la nación
bezala, eta España es una Nación, el gobierno de la Nación...), hots,
gaztelaniaz behintzat "nación" hitzak estatu esanahia ere badu. Euskaraz
ordea nazioa gauza bat da eta estatua beste bat, nahiz eta semantikan ere
gaztelaniaren hegalpean gero eta gehiago babesten garen (cf. NAN).

Kontzeptu aldetik, bada, nazio-estatua eta estatu nazioa berdinak badira
ere, morfojoskera aldetik era diferentean sortutakoak dira (ikus hitz
elkarteez Euskaltzaindiak erabakia hartzeko erabili zuen aurrelana).

"Nación-estado" ez dut inoiz entzun. Euskal Herria "nación sin estado"
litzateke, estaturik gabeko nazioa edo estatu gabeko herria.

Jon Agirre
Bizkaia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041025/945f6bc6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago