[itzul] nation state

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Al, Urr 25, 16:13:35, CEST 2004


RE: [itzul] nation stateGaztelaniaz ze erabilera ematen zaion eta berez ze esanahi duen, bi gauza dira, eta kontuak kontu, zure azalpena zure iritzia baino ez da, interpretazio bat, XIX. mendeko estatuei buruz diozuna bezala; jakina ba, estatuaren kontzeptu modernoa (Frantziako Iraultzaren ondorengoa, alegia) orduan sortu baitzen, ez lehenago, ez baitzegoan halakorik. Dena den, eta luzatu gabe, gaztelaniaz ere estado eta nación ez dira sinonimoak, inondik inora. Eta hori ez da ezerren hegalpean babestea, ez semantikan ez kontzeptuaren esanahian.
Eta kontzeptu aldetik, nazio-estatua, estatu nazio eta estatu-nazioa dira berdinak, ez bi lehenengoak bakarrik, Euskaltzaindiak hitz-elkarteari buruz esandakoak ez baitu ezertan baztertzen kontzeptu hori adierazteko (État- Nation, alegia, horrela nahiago baduzu) hirugarren forma baztertzen.
Bestalde, nik dakidanez nación-estado edo nation-état barra-barra erabiltzen dira kontzeptu gisa (sarritan sinonimo gisa,  beste batzuetan, aldiz, ez erabat), eta urrutira joan gabe, Google-n biltatuta hainbat sarrera aurkituko dituzu. 
Ondo izan.

  ----- Original Message ----- 
  From: jon-agirre a bildua ej-gv.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Monday, October 25, 2004 3:37 PM
  Subject: RE: [itzul] nation state


  Nazio-estatua estatua da, estatu nazioa ere estatua den bezala (begiratu ondo marratxoak). Kontzeptu aldetik XIX. mendeko estatuak izendatzeko beraiek asmatutako izena dela deritzot: badira estatu, baina izan nahi lukete nazio, eta, nazio ez direnez, baina estatutasuna justifikatu behar dutelako, erabiltzen dute terminologia hori (debate del estado de la nación bezala, eta España es una Nación, el gobierno de la Nación...), hots, gaztelaniaz behintzat "nación" hitzak estatu esanahia ere badu. Euskaraz ordea nazioa gauza bat da eta estatua beste bat, nahiz eta semantikan ere gaztelaniaren hegalpean gero eta gehiago babesten garen (cf. NAN).

  Kontzeptu aldetik, bada, nazio-estatua eta estatu nazioa berdinak badira ere, morfojoskera aldetik era diferentean sortutakoak dira (ikus hitz elkarteez Euskaltzaindiak erabakia hartzeko erabili zuen aurrelana).

  "Nación-estado" ez dut inoiz entzun. Euskal Herria "nación sin estado" litzateke, estaturik gabeko nazioa edo estatu gabeko herria.

  Jon Agirre 
  Bizkaia 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041025/0d685651/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago