[itzul] koadro/karratu

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 29, 08:44:59, CEST 2004


Oso interesgarria. Baina ez dut ulertu, Patxi, azken esaldia:

"2ren lehenengo hiru berreturen batura 7 da"

Bi ber hiru zortzi bada, zeintzuk dira 2ren lehenengo berreturak (lehen
hirurak batuta zazpi ematen digutenak)?

Bestalde, metro koadro/karratu kontuan (ez neukan zalantzarik) metro koadro
da erregistro jaso estandarra, eta metro karratu (Ipar.) dialektala. Guk
'metro kuadrau' esaten genuen eta hori ez da ez dialektala ezta zuzena ere,
itxura.

Metro kubo/kubikoren kasuan Hiztegiak (Koramak) ez du bat ere markatzen,
baina adibidea kubo hitzari jarri dio, alegia konturatzeko forma
geometrikoaz gain metro kubo esateko ere badela. Dena den, metro koadro
moldearen ildotik metro kubo erabiliko nuke testu berean koherentziagatik.
Izan ere, ez dakit zer den jasoa, askotan diferenteari esaten diogu jasoa
edo jagia, gure berbetatik urrunen dagoenari: hala bada, guretzat jasoena,
gainera, kubo (metro kubo) da.

Jon Agirre
Bizkaia
-----Mensaje original-----
De: Patxi Angulo [mailto:ccpanmap a bildua si.ehu.es] 

Nik honela erabiltzen dut Informatika Fakultatean:

	"bi erro 9 berdin 3 da" edo "erro karratu 9 berdin 3 da".

	"hiru erro 8 berdin 2 da" edo "erro kubiko 8 berdin 2 da"

Jakina, esaldi baten barruan honela, esaterako: "9ren erro karratu 
negatiboa -3 da", eta abar.

Berreketan, ordea, "ber" erabiltzen dut: "2 ber hiru berdin 8 da" edo "2ren 
kuboa 8 da".

Aldatu berria da "berredura" hitza da; orain, "berretura" esan behar da: 
"2ren lehenengo hiru berreturen batura 7 da".
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040929/0a800790/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago