[itzul] Aketxe
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 7, 12:22:43, CEST 2005
Eskerrik asko, Alberto eta Joseba. Joseba, datu-basea berritutakoan esaguzu,
mesedez.
Akatx uhartearen kontuan, Albertok pribatuan emandako hariari jarraituz,
Bermeoko Udalerako toponimia-lana egin duenetariko batekin, Bitor
Uriarterekin, hitz egin ondoren, honela dago kontua.
XVII. mendean agertu zen lehen aipamena Akeatxe formarekin. Harrezkero,
Akatx, Aketx, Akatxe eta Aketxe formak erabili izan dira. Bermeon Akatx(e)
edo Akatz esaten dute (Ákatx). Bitor Uriartek eta bere taldeak hil honetan
emango ei dute amaitutzat bertako toponimia-lana, eta Akatxe forma
proposatzekotan dira. Baina (Akademiarekin topo, Santso laguna),
Euskaltzaindiak ez ei die onartu nahi azken -e amaiera: edo kendu edo -a
amaitu (Gaztelugatxe ere aldatu nahi omen dute), beraz Akatx edo Akatxa
jartzera behartuta egongo ote diren susmoa... Toponimia-talde honen kexa da
Iparraldean -e amaierak onartzen dituztela (Urepele, Donazaharre eta abar),
baita jatorriz artikulu direnean ere, eta zergatik ez Bizkaian.
Toponimia-lan hori hil honetan amaitu eta Bermeoko Udalari eman ondoren,
Euskaltzaindiaren onespenarekin argitaratu nahi dute, eta negoziazioak
egongo ei dira. Horra hor kontua. Dena den, badirudi oraingoz behintzat
Akatx litzatekeela formarik egokiena, datozen hileetan besterik entzun
bitartean behintzat.
Jon Agirre
Bizkaia
-----Mensaje original-----
De: URCELAY AGUIRRE, Joseba [mailto:joseba.urcelay a bildua bizkaia.net]
Enviado el: jueves, 07 de abril de 2005 11:50
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Aketxe
Arrazoia du Albertok. Aldundiaren datu basea 2000n jarri zen sarean, eta
datuak ordukoak dira.
Gerora, Bizkaiko toponimoak berrikusi zituen Deikerrek (Albertok aipatzen
duen lana 2002koa da, oker ez banago).
Eta datu horiek hartu zituen oinarritzat Hirigintza Sailak Bizkaiko Gida
Kartografikoa egiteko, 2004an (Albertok emandako helbideetan ageri diren
mapak).
Hala ere, okerren bat bat sumatu zen mapa horietan, eta Euskaltzaindiaren
Onomastika Batzordera bidali zen zerrenda osoa, zuzendu beharrekoak
zuzentzeko.
Zuzenketa, gauzak zer diren, asteartean jaso genuen, eta orain datu basea
berritzekotan gaude.
Edozelan ere, toponimo egokia Akatx da, eta ez, aurrekoan esan nuen bezala,
Aketx.
Bide batez, Castaños ibaiarena begiratu dut: Jonek dioen moduan, Barakaldoko
inguru horretatik Agirtza erreka igarotzen da.
Barka endredoak eta ondo ibili.
Joseba Urzelai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Alberto Martinez de la Cuadra
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 13:32
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Aketxe
Aldundiaren webgune horretako datuak nahiko zaharrak dira. Deiker
institutuak Bizkaiko toponimoak berrikusi zituen orain urte bi edo hiru
urte. Bermeon ere uste dut lan monografikoren bat egin dela, baina ez
dakit amaituta dagoen.
J. R. Bilbaok aipatu duen bezala, Akatx esaten da Bermeon eta hala jaso
zuten Eneko Barrutiak, Jon Kortazarrek eta beste batzuek ere. Anton
Erkorekak «Kostaldeko Toponimoak Gaztelugatzeko San Juanetik Ogoñorarte»
artikuluan Akatx ez ezik Aketx, Akatxe eta Aketxe jaso zituen (ez dakit
Bermeon edo inguruko herrietan jaso zituen beste forma horiek).
Ziur ez dakit, baina uste dut forma normalizatua Akatx dela.
Foru Aldundiaren helbide elektroniko honetan (http://tinyurl.com/483jd)
agertzen diren toponimoak eguneratuago daudela uste dut; bertan Akatx
ageri da.
Foru Aldundiaren gune berean (http://tinyurl.com/4bhey) Leioako auzoari
eta etxeari Aketxe deitzen zaio.
Bermeoko Udalak herriari buruzko liburu bat argitaratu zuen orain dela
gutxi, eta uste dut batzorde batek berrikusi zituela liburuan agertzen
diren toponimo guztiak (liburua etxean daukat eta orain ezin dut
begiratu).
Alberto
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de URCELAY AGUIRRE, Joseba
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 12:42
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Aketxe
Aldundiaren web orrian. Orri nagusian, "euskara" izeneko atal bat dago.
Bertan sartu, eta "toponimoak" izeneko beste bat topatuko duzu.
Helbide osoa hau da:
http://www.bizkaia.net/Kultura/Toponimoak/eu_index.asp
Joseba
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 12:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Aketxe
Non begiratu liteke Bizkaiko Foru Aldundiko datu base toponimiko hori?
Jon
-----Mensaje original-----
De: URCELAY AGUIRRE, Joseba [mailto:joseba.urcelay a bildua bizkaia.net]
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 11:40
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Aketxe
Bizkaiko Foru Aldundiko datu base toponimikoa Mikel Gorrotxategik
prestatu zuen orain dela urte batzuk (esan nahi dut Euskaltzaindiaren
bermea edo duela bertan normalizatutako izen modura agertzen denak).
Datu basearen arabera, Leioakoa 'Aketxe' da, eta Bermeoko uhartea
'Aketx'. Jatorriaz ez dakit ezer.
Baina txalupari itsasertzeko uhartearen izena ipini nahi izanez gero,
badirudi 'Aketx' jarri beharko litzatekeela
Joseba
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 10:19
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Aketxe
Aketxe toki-izen eta abizenaren esangura, jatorria edo etimologia jakin
gura nuke. Bada beste izen bat, Aketx, pertsona-izena eta toki-izena
dena; ez dakit Aketxeren aldaera den ala beste jatorriren bat daukan.
Inork badaki ezer izen horien esanahiaz? Edo non bilatu?
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago