[itzul] Aketxe

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ast, Api 7, 13:33:30, CEST 2005


Patxi Galék Bizkaiko Gailurren Katalogoa argitaratu zuen eta
Euskaltzaindiaren irizpideei jarraitu zien, kasu bakar batzuetan izan
ezik (tartean, Gaztelugatxe). Bildutako erak sailkatzeko irizpideei
buruz honako hau dio sarreran: 
«Bizkaian sarrien entzun daitezkeen bokalismoen artean, duda izpirik
gabe ugariena a-ren ordez e erabiltzea dugu. Nahiz eta fenomeno moderno
samarra izan, herri hizkeran ez egitea arraro bihurtu da. (
)
Euskaltzaindiaren irizpideei kasu eginik, a-z idatziko ditugu (...). Oso
erabilpen hedatuko toponimoren batean ez gara ausartu forma
normalizatzailea eratu eta proposatzen: Gaztelugatxe
»

Ander Olaldek, Ińaki Gamindek eta Esther Elgoibarrek «Bakioko ahozko
toponimoak direla eta» artikulua idatzi zuten Euskalingua 1 aldizkari
elektronikoan (http://tinyurl.com/3pp8z) eta bestelako irizpidea
defendatzen dute: 
«Artikulu honetan Bakioko leku izenetan agertzen diren ezaugarri
linguistiko batzuk aztertu gura dira. Leku izen askoren amaieran
agertzen den "e" horren gainean jardungo da. Beste alde batetik, bertan
izen bereziak eta arruntak bereizteko garatu den sistemaz ohartarazi
gura dugu eta uste dugu toponimiaren normalizazioa egiten denean hau
gogotan erabili behar dela; osterantzean bertako hizkuntza sistema
kolokan jartzen da eta. Helburua izen arrunten eta berezien arteko
erlazio linguistikoa erakustea da.»

Inork interesa badu gai honetan


Alberto


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: jueves, 07 de abril de 2005 12:23
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Aketxe


Eskerrik asko, Alberto eta Joseba. Joseba, datu-basea berritutakoan
esaguzu, mesedez.

Akatx uhartearen kontuan, Albertok pribatuan emandako hariari jarraituz,
Bermeoko Udalerako toponimia-lana egin duenetariko batekin, Bitor
Uriarterekin, hitz egin ondoren, honela dago kontua.

XVII. mendean agertu zen lehen aipamena Akeatxe formarekin. Harrezkero,
Akatx, Aketx, Akatxe eta Aketxe formak erabili izan dira. Bermeon
Akatx(e) edo Akatz esaten dute (Ákatx). Bitor Uriartek eta bere taldeak
hil honetan emango ei dute amaitutzat bertako toponimia-lana, eta Akatxe
forma proposatzekotan dira. Baina (Akademiarekin topo, Santso laguna),
Euskaltzaindiak ez ei die onartu nahi azken -e amaiera: edo kendu edo -a
amaitu (Gaztelugatxe ere aldatu nahi omen dute), beraz Akatx edo Akatxa
jartzera behartuta egongo ote diren susmoa... Toponimia-talde honen kexa
da Iparraldean -e amaierak onartzen dituztela (Urepele, Donazaharre eta
abar), baita jatorriz artikulu direnean ere, eta zergatik ez Bizkaian.

Toponimia-lan hori hil honetan amaitu eta Bermeoko Udalari eman ondoren,
Euskaltzaindiaren onespenarekin argitaratu nahi dute, eta negoziazioak
egongo ei dira. Horra hor kontua. Dena den, badirudi oraingoz behintzat
Akatx litzatekeela formarik egokiena, datozen hileetan besterik entzun
bitartean behintzat.

Jon Agirre
Bizkaia


-----Mensaje original-----
De: URCELAY AGUIRRE, Joseba [mailto:joseba.urcelay a bildua bizkaia.net] 
Enviado el: jueves, 07 de abril de 2005 11:50
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Aketxe

Arrazoia du Albertok. Aldundiaren datu basea 2000n jarri zen sarean, eta
datuak ordukoak dira. Gerora, Bizkaiko toponimoak berrikusi zituen
Deikerrek (Albertok aipatzen duen lana 2002koa da, oker ez banago). Eta
datu horiek hartu zituen oinarritzat Hirigintza Sailak Bizkaiko Gida
Kartografikoa egiteko, 2004an (Albertok emandako helbideetan ageri diren
mapak). Hala ere, okerren bat bat sumatu zen mapa horietan, eta
Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordera bidali zen zerrenda osoa,
zuzendu beharrekoak zuzentzeko. Zuzenketa, gauzak zer diren, asteartean
jaso genuen, eta orain datu basea berritzekotan gaude. Edozelan ere,
toponimo egokia Akatx da, eta ez, aurrekoan esan nuen bezala, Aketx.
Bide batez, Castańos ibaiarena begiratu dut: Jonek dioen moduan,
Barakaldoko inguru horretatik Agirtza erreka igarotzen da.

Barka endredoak eta ondo ibili.

Joseba Urzelai

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Alberto Martinez de la Cuadra
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 13:32
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Aketxe


Aldundiaren webgune horretako datuak nahiko zaharrak dira. Deiker
institutuak Bizkaiko toponimoak berrikusi zituen orain urte bi edo hiru
urte. Bermeon ere uste dut lan monografikoren bat egin dela, baina ez
dakit amaituta dagoen. J. R. Bilbaok aipatu duen bezala, Akatx esaten da
Bermeon eta hala jaso zuten Eneko Barrutiak, Jon Kortazarrek eta beste
batzuek ere. Anton Erkorekak «Kostaldeko Toponimoak Gaztelugatzeko San
Juanetik Ogońorarte» artikuluan Akatx ez ezik Aketx, Akatxe eta Aketxe
jaso zituen (ez dakit Bermeon edo inguruko herrietan jaso zituen beste
forma horiek). Ziur ez dakit, baina uste dut forma normalizatua Akatx
dela. Foru Aldundiaren helbide elektroniko honetan
(http://tinyurl.com/483jd) agertzen diren toponimoak eguneratuago
daudela uste dut; bertan Akatx ageri da. Foru Aldundiaren gune berean
(http://tinyurl.com/4bhey) Leioako auzoari eta etxeari Aketxe deitzen
zaio. Bermeoko Udalak herriari buruzko liburu bat argitaratu zuen orain
dela gutxi, eta uste dut batzorde batek berrikusi zituela liburuan
agertzen diren toponimo guztiak (liburua etxean daukat eta orain ezin
dut begiratu).

Alberto


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de URCELAY AGUIRRE, Joseba Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005
12:42
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Aketxe


Aldundiaren web orrian. Orri nagusian, "euskara" izeneko atal bat dago.
Bertan sartu, eta "toponimoak" izeneko beste bat topatuko duzu.

Helbide osoa hau da:

http://www.bizkaia.net/Kultura/Toponimoak/eu_index.asp

Joseba

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 12:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Aketxe


Non begiratu liteke Bizkaiko Foru Aldundiko datu base toponimiko hori?

Jon


-----Mensaje original-----
De: URCELAY AGUIRRE, Joseba [mailto:joseba.urcelay a bildua bizkaia.net] 
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 11:40
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Aketxe

Bizkaiko Foru Aldundiko datu base toponimikoa Mikel Gorrotxategik
prestatu zuen orain dela urte batzuk (esan nahi dut Euskaltzaindiaren
bermea edo duela bertan normalizatutako izen modura agertzen denak).

Datu basearen arabera, Leioakoa 'Aketxe' da, eta Bermeoko uhartea
'Aketx'. Jatorriaz ez dakit ezer.

Baina txalupari itsasertzeko uhartearen izena ipini nahi izanez gero,
badirudi 'Aketx' jarri beharko litzatekeela

Joseba

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 10:19
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Aketxe


Aketxe toki-izen eta abizenaren esangura, jatorria edo etimologia jakin
gura nuke. Bada beste izen bat, Aketx, pertsona-izena eta toki-izena
dena; ez dakit Aketxeren aldaera den ala beste jatorriren bat daukan.
Inork badaki ezer izen horien esanahiaz? Edo non bilatu?

 

Jon

 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago