[itzul] Uztaila eta iraila bitartean
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Api 8, 16:18:08, CEST 2005
OEH testu-corpuseko adibide batzuk (denbora-adiera dutenak denak ere)
-------------------------------
Lau atera-aldi egin zitun *Santa *Kruz gerrara: lenengoa, 1872 garrengo
Apirillaren erdi-aldetik azkenera bitartean, karlistak *Donoztaben armak
utzi zituzten arte;...
*Lazaro, zaindu egik etxea, ni mezetara bitartean, eta ogea egik, eta
pitxarragaz...
Milla zazpieun berrogei ta amargarren urtetik irurogeira bitartean, Don
*Diego *Aranguren Zaldundien...
Lenengoa, udaberria, ogei urtera bitartean; bigarrena, udara, berrogei
urtera arte; irugarrena, uda azkena, berrogei urtetik irurogei bitartean; ta
laugarrena, andik aurrerako dana, negua
1860tik 1880ra bitartean gertatuak dira
Orain aipatzera noana, *Huescako probintzian gertatua da, milla zortzireun
da irurogeitik larogeira bitartean
-------------------------------
XX. mendeko corpusa:
-------------------------------
67. 1969-1990 Gipuzkera Saio-liburuak J. Agirre 0126
Martxotik maiatzera bitartean ereiten da azitegietan eta maiatzetik
ekainaren azkenera arte aldatu.
72. 1969-1990 Gipuzkera Saio-liburuak Onaind 0213
1897`an ots aundiko jaiak ospatu ziran Oiartzun`en, uztaillaren 3`tik 7`ra
bitartean.
93. 1969-1990 Euskara Batua Saio-artikuluak N. Azurmendi 0027
Joxe Azurmendik ere aipatu izan ditu (<bibl>Jakin, 14/15. zk, 1980:
Bertsolaritzaren estudiorako</bibl>) XIV. mendetik XVI.era bitartean
bertsotan aritu ziren emakumeak: <quote></quote>.
116. 1969-1990 Euskara Batua Ikasliburuak Zientzia eta teknika 1986
0271
Adibidez, Washington-eko Aireportu Nazionalean debekaturik dago
erreakzio-abioien trafikoa gaueko 11etatik goizeko 7etara bitartean.
-------------------------------
Ereduzko prosa:
-------------------------------
... harremanaren bakezaletasuna Indiatik Txinara misiolari budisten eta
Txinatik Indiara erromes budisten joateak adierazten zuen, bai itsasoz
Malakako itsasartetik bai lehorrez Tarimgo arroan zehar, kristau-aroko
laugarren mendetik zazpira bitartean. (Lopez de Arana)
Asteazken, ostiral eta larunbat, haizearen jiroei eta hiru egunotan goizetik
gauera bitartean eguraldiak eginiko zirkin guztiei ere bai, beste askok.
(Pello Zabala)
Abuztuaren 6tik 7ra bitartean galtzen du ordubete oso-osoa. (Pello Zabala)
Zabal ezazue Patxi Erauskin bertsolariaren liburua, 1920tik 1927ra bitartean
jarri zituen bertsoak biltzen dituena. (Pako Aristi)
1913tik aurrera, interes bizia izango du zineman; 1915ean argitaratu zuen Si
gira (Filmatzen) eleberria; alor honetan ezin uka arrakasta handia izan
zuela: 1919tik 1936ra bitartean, hain zuzen, 15 film egin ziren
Pirandelloren obretan oinarrituta. (Josu Zabaleta)
Beraz...
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de aua a bildua ivap.es
Enviado el: viernes, 08 de abril de 2005 14:52
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Uztaila eta iraila bitartean
Azken aldian askotan ikusi dut esapide hori, eta susmoa daukat ez ote den
erdarazko _entre julio y septiembre_ esapidearen kalkoa. Zuek erabiltzen
duzue? Ez al da naturalagoa, euskaraz, _uztailetik irailera_ edo ezkutatzen
zaidan beste ñabarduraren bat eransten dio beste horrek?
Mila esker, aldez aurretik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago