[itzul] Uztaila eta iraila bitartean
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    Or, Api  8, 16:43:33, CEST 2005
    
    
  
	Orotarikoan honela dator (adibide apur batzuk baino ez ditut
aukeratu):
BITARTEAN
a) (Temporal): [...] sintagma nominal en caso absoluto, alatibo o genitivo
(-ren o -ko).
	Aratostiak eta Paskuen bitartean, Garizuma. (Toribio Etxebarria).
b) (No temporal): [...] sintagma nominal en alativo, absoluto o genitivo
(-ren y -ko).
	Ezkonduak, erdi bi egiņak bezala daude Jainkoaren eta munduaren
bitartean. (Ubillos)
	Erriya eta Loiola bitartean dagon Olazko Ama Birjiņaren pareko
tokiya. (Jose Ignacio Arana)
	Niretzat, beraz, <<uztaila eta iraila bitartean>> ondo dago.
	Beste kontu bat da, <<...-tik ...-ra bitartean>> egitura askoz ere
gehiago erabili izan dela; askoz eta askoz ere gehiago.
Asier Larrinaga
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago