[itzul] Uztaila eta iraila bitartean

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Api 11, 09:33:38, CEST 2005


Harira itzuliz, 111. arauaren arabera, hots:

"1. Kasu-marka bera dakarten sintagmak beti junta daitezke:
Bilboko jokalariek eta Bermeoko arraunlariek batzarra egin dute
Zuri, niri eta beste askori gertatu zaigu
Zure etxeaz eta gure lanbide berriaz mintzatu dira
Baionatik, Bilbotik eta Gasteiztik omen datoz ikasle horiek.
2. Hau da erabili behar den juntabidea, pertsona izenordainak elkartzen
direnean:
Zuk eta guk egingo dugu (eta ez *zu eta guk egingo dugu)
Niri, zuri eta beste lagunei gertatu zaigu (eta ez *ni, zu eta beste lagunei
gertatu zaigu)
Gutaz eta zuetaz mintzo dira (eta ez *gu eta zuetaz mintzo dira)."

arau horren arabera, diot, "uztaila eta iraila bitartean" ez dago
gaitzetsita. Gehiago: "kasu-marka bera dakarten sintagmak beti junta
daitezke"; arazoa litzateke, beraz, "bitartean" horren erabilera zuzenak '-a
eta -a bitartean' onartzen ote duen. Eta, maiztasuna gorabehera, badirudi
onartzen duela. Ezta?

Jon


-----Mensaje original-----
De: Alfontso Mujika [mailto:alfon a bildua elhuyar.com] 
Enviado el: lunes, 11 de abril de 2005 9:14
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Uztaila eta iraila bitartean

EGLU (IV) lanean Euskaltzaindiak zer esan duen azaldu du Bittorrek. Eta,
besteak beste, honela dio:

<<<(...)ONARGARRI GERTATZEN DIREN BAKARRAK, hots, lehen juntagaiaren
ondarkia singularrekoa dutenak:

a. Gobernua eta konfederakuntzaren arteko elkarrizketak (gaitzetsi gabea)
d. Zinea eta bideoaren arteko konpetentzia latza (gaitzetsi gabea)>>>


Egia da, noski, hori esan duela Euskaltzaindiak, Bittorrek adierazi duen
bezala. Baina kontuan izan behar dugu EGLU euskararen gramatika deskriptiboa
dela, eta ez arau-emailea. Eta Euskaltzaindiak EGLU-IV lanean (1994an
argitaratua) hori esan bazuen ere, geroago, 2000. urtean, arau bat eman zuen
(111. araua: Izen-sintagmen arteko juntadura dela eta), eta, hor, EGLU-IV
obran gaitzetsi ez zituen horiek gaitzetsi egin ditu euskara baturako.
Honela dio arauaren laburpenak:

<<<Determinatzailea duten kasu-markarik gabeko izen sintagmak ezin junta
daitezke kasu markadun sintagma batekin (...) Genitibodun sintagmetan ere ez
da zilegi sintagma mugatu soila eta genitiboko sintagma juntatzea:

*Ikastolak eta gobernuaren arteko bilerak

*Irakaslea eta ikaslearen arteko harremana.>>>

Beraz, lehen juntagaiaren ondarkia singularrekoa dutenak ere debekatu egin
ditu. Arauaren azalpenean xeheago ageri da:

<<<Azken urteetako testuetan, ordea, < sintagma mugatua eta genitiboko
sintagma > egitura zabalduz doa. Bereziki deigarria gertatzen da -(r)en
artean postposizioaren erabilera (...) Gaur, aldiz, horrelakoak entzun eta
irakur ditzakegu:

*Gobernua eta sindikatuen arteko gatazka

*Gurasoak eta ikastolen arteko bilerak

Halere, kontuan izanik juntamolde berri hau ez dela hainbeste hedatu, eta
edozein modutan ez dituela tradizioko beste bi juntabideak indargabetu, EZ
DUGU USTE GOMENDATZEKOA DENIK EUSKARA BATUAN. Horien ordez, behin eta berriz
ikusi ditugun aukerak genituzke:

Gobernuaren eta sindikatuen arteko gatazka

Gurasoen eta ikastolen arteko bilerak>>>


Alfontso Mujika

Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago