[itzul] Aukera Guztiak delinatzen

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Api 12, 18:34:47, CEST 2005


Enekok:

 > Kaixo guztioi, Hauteskundeak direla eta, egunkarian maiz agertu izan
 > da "Aukera Guztiak" taldearen izena. Kontua da deklinatzerakoan era
 > ezberdinetara ikus dudalaÇ: Aukera Guztiak-ek, Aukera Guztiakek,
 > Aukera Guztien... Nola deklinatzen dira mota horietako hitzak? Aukera
 > Guztiaken, Aukera Guztien..... Egunkarian behin baino gehiagotan
 > agertu da ta batzuetan harraro samarra iruditzen zait. Inork
 > laguntzerik?

Iratxek:

 > Antzeko galdera bera egin nuen orain urte banakatxo bat. Hona orduan
 > esandakoak (behetik gora irakurri behar dira mezuak):
 > 
http://search.gmane.org/search.php?query=euskal+herritarrok+eta+halakoak&ema
 > il=&group=gmane.culture.language.basque.itzul&sort=date

Lehenik, halako helbide luzeak etenda gelditzen dira askotan; hona 
helbide bera, baina laburturik:

http://tinyurl.com/4bpda

Bigarrenik, egia da «Euskal Herritarrok» edo «Aukera Guztiak» asmatu 
dituenak ez duela, ziurrenik, oso kontuan izan gero deklinaturik 
erabiltzerakoan zailtasun apur bat gertatzen dela euskaraz, baina...

Hirugarrenik, iruditzen zait halakoetan ez genukeela fetixerik sortu 
behar: izen horiek izen propioak dira, noski, baina euskaraz deklinatu 
behar genituzke, oro har, izen arrunt balira bezala. Beraz, «Aukera 
Guztien afera» eta abar.

Badakit bide horrek zailtasun handi samarrak dituena («Aukera Guztiek 
esan dute», «Aukera Guztiak esan du»?), baina bestela hitz arruntez 
osatutako izen propioen ukiezintasunak urrunera eramango gaitu, ohartzen 
garen orduko: «Eusko Alkatasunako militantea», «Osasunako jokalaria», 
«Ajuria-Eneako ituna», «Euskaltzaindiako kideak» eta abar, eta abar.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago