[itzul] Aukera Guztiak delinatzen

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 13, 11:15:13, CEST 2005


"baina bestela hitz arruntez osatutako izen propioen ukiezintasunak urrunera
eramango gaitu, ohartzen garen orduko: <Eusko Alkatasunako militantea>,
<Osasunako jokalaria>, <Ajuria-Eneako ituna>, <Euskaltzaindiako kideak> eta
abar, eta abar."


Konforme, baina kasu guztiak ez dira berdinak. Adibide horietan
"Ajuria-Eneko ituna" eta "Euskaltzaindiko kideak" argi daude, eta beste
muturrean "Osasunako jokalaria" ere bai ("Osasuneko jokalaria" ez genuke
esango,ezta? osasun onekoa ez bada). Alegia, izen deskriptiboak eta
izendatzaileak ezberdinak dira. "Eusko Alkartasunako militantea"ren kasuan
aldatu egin da erabilera EGLU-Ien hori bultzatzen zenetik hona, orain "Eusko
Alkartasuneko militantea" esango litzateke errazago, eta zuzenago, nik uste.
Euskaltzaindiaren argudioa zen (buruz nabil) zitekeena zela Euskadiko
ezkerrekoa izatea Euskadiko Ezkerrakoa izan barik.

"Nik orduz gerotik normal deklinatzen ditut edo bestela berba lagungarriren
bat jarri alboan (Aukera Guztiaren mozioa; Aukera Guztiak
hautesle-zerrendaren...)."

Arazo larriagoak ematen ditu izen pluralak, eta singularrean jartzea ez da
irtenbidea ("Aukera Guztiaren mozioa" ez nuke esango), "Aukera Guztiak
hautesle-zerrendaren..." bai, baina sarritan egin behar izanez gero, astuna
izan liteke. Trikimailu edo tranpa bat izan liteke "-ak"="-etakoak" egitea
eta nominatiboan "Aukera Guztiak" edo "Euskal Herritarrok" edo "Ur
Zerbitzuak" erabiltzea, baina gainerakoetan "Aukera Guztietakoek" edo
"Euskal Herritarrokin" edo "Ur Zerbitzuetakoen" erabiltzea, hau da, "Aukera
Guztietakoen muzioa".

Jon




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago