[itzul] Chapoteo

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Api 25, 08:35:31, CEST 2005


> Buruhauste gehiago. 'Plons' hitzak, momentuko bustialdia esan nahi
> du, hau da, ez da busti-aldia... baizik eta momentukoa, 'Chapoteo'-k
> esan nahi duena, alegia. Soluziobiderik bai?

Zer da, aditza edo izena? Aditza baldin bada, agian «blai egin» edo 
«blai egon» izan daiteke irtenbidea.

> Bestalde, 'Steeds weer' itzultzeko zalantza sortu zait... 'steeds'-ek
> 'beti ere' esan nahi du eta 'weer'-ek 'berriro'... 'beti eta berriro
> ere' euskaraz zilegi ote?

«Beti eta berriro» ez, baina «behin eta berriro» badago euskaraz, 
beharbada oso hurbileko esanahiaz.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago