[itzul] kommutazio?

Gilen Mejuto gilentxo a bildua yahoo.it
Al, Api 25, 17:46:59, CEST 2005


Badirudi "kommutazio" eta kidekoekin Euskaltzaindiak eta euskaldunok oro aurrerapauso bat eman dugula, gaztelaniatik aldenduaz eta Europako beste hizkuntza askoren ildoari lotuaz. Baina ez da nahikoa espainieraren itxura mozorrotzea haren uztarri diglosikoa lepotik astintzeko. Hobeto esplikatuko dut ikus dezazuen ezen ustezko "aurrerapauso" horren azpian menpetasunak dirauela.

Latinezko "m" bikoitza edo geminatua (sortzen baita "n"-z amaitutako aurrizki bat eta "m"-z hasitako hitz bat elkartzean) bi silabatan banatzen da, gaur italieraz egiten den bezala. Gaztelaniak elkar ondoko "m"-ak egoki ahoskatzeko arazoak izaki, nonbait, aurrenekoa "n" bilakarazi du askotan, silaba banaketa atxikiz: inmigrante, conmutar, inmoral... Beste askotan, baina, geminatua sinplifikatu du eta silaba bakarrean eman: comentario, comercial, comunicar... 

Jakina, euskaraz -mm- idaztearen aldekoek ez dute segur asko "kommentario", "kommertzial" eta "kommunikatu" idatzi eta ahoskatzea begi onez ikusiko. Baina Europako beste hizkuntzetan ohikoena da aipatu bi taldeei araudi berbera aplikatzea, eta hala -mm- idatzi eta "m" soila ahoskatu ohi dute (italieraz izan ezik) goiko hitz guztietan.

Bada euskaraz ere neurkin bakarra erabili beharko genuke horientzat guztientzat: edo denak -mm- idatzi eta, logikoena dena, ahoskatu, edota -m- idatzi eta ahoskatu.

Nire iritziz, euskaraz latinetiko geminatuak mantendu ez direla ikusirik (tt, dd, ll beste gauza bat dira), guztiak sinplifikatu beharko lirateke, idatziz nahiz ahoz, eta beraz: imigrazio, komutatu, imoral, komentarioa, komertzial, komunikatu... 

 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago