[itzul] Biko / biaren taula
Asier Sarasua
asarasua a bildua codesyntax.com
Ost, Api 27, 16:28:34, CEST 2005
"biko taula" erabiliagoa dela diozue gehienok.
Nik, berriz, oraintxe entzun dut lehenengoz. Benetan.
"Bixan tablia" beti.
Asier
>
> -----Mensaje original-----
> De: Patxi Petrirena [mailto:altxupere a bildua euskalerria.org]
> Enviado el: miércoles, 27 de abril de 2005 15:54
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Biko / biaren taula
>
> Arratsalde on:
>
> Izenburuko gaia dela eta (biko/biaren taula), eztabaida bero samarra izan
> zen erabili.com-en 2003ko maiatz aldean. Hemen ikus dezakezue:
>
> http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1053331742
>
> Gaia berriz hemen ateratzea pentsatu dut, bi forma horietatik bat hobetsi
> behar duen talde-lan batean aritzea egokitu zaidalako.
>
> Nik 'biaren taula' esango nuke, baina ez betidanik hala esaten entzun
> dudalako: ez dut erabileraren arrastorik izan orain arte. Erabiliena 'biko
> taula' omen da, eta, duela bi urteko eztabaida horretan ikusiko duzuenez,
> batek benetako erabilera, senezkoa, aldezten du teoriakerien gainetik.
>
> Hauxe nahi nuke jakin, asko eskatzea ez bada: zuei senak eta ezagupenak zer
> agintzen dizuen.
>
> Esker mila.
>
> Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago