[itzul] Biko / biaren taula
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Api 27, 17:28:04, CEST 2005
Jonen azalpena bat dator, zehatz-mehatz, Juan Garziak erabili.com-eko
hartan 'biko taula' horri aurkitzen zion esplikazioarekin.
Baina, nire iritzian, hor 'biko' izena ari gara erabiltzen, eta bidea
diferentea da: 'biko taula' hori eta 'bikoen taula' gauza bera direlakoan
nago.
Poztu naiz, ezin ukatu, Asierren 'bixan tablia'rena eta besteonak jakinda.
Datu gehiago jasotzea ere ez dugu kalte izango, baterakoak nahiz
besterakoak.
Teorikoegia dela 'biaren taula'? Gaztelaniaren antzekoegia? Zergatik
'-egia', baldin eta egia bada? Hor kokatu beharko dugu auzia, auzirik
baldin bada (zalantza behintzat bai).
A! Eta nik erabileraren arrastorik ez neukan 'la tabla del dos' ikasi
nuelako eta, itxura denez, gero etxean kontatzen ez nuelako... Edo atzendu
zaidalako.
Patxi
>Ikastolan biko taula irakatsi ziguten, 1970 inguruan. Eta honela,
>gainera:
>
>biko bat bi
>biko bi lau
>hiru biko sei
>lau biko zortzi
>bost biko hamar
>sei biko hamabi
>zazpi biko hamalau
>zortzi biko hamasei
>bederatzi biko hamazortzi
>eta
>hamar biko hogei.
>
>Egin ere, arrotza egiten zait "biaren taula" (teorikoegia) eta "la >tabla
del
>dos"en kalko hurbilegia. Baina... ohiturak ohitura.
>
>Jon
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago