[itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak euskaraz nola idatzi

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Al, Ots 7, 15:08:07, CET 2005


Dauden arau bakarrak Euskaltzaindiaren arauak dira, jakina. Kanpoko
leku-izenei dagozkienak hauek dira: 32., 36., 38., 51., 52., 57., 59., 60.
eta 70. arauak (Antzinateko eskualdeei buruzko araua ere onartu du
Euskaltzaindiak, baina oraindik ez da argitaratu). Pertsona-izenei
dagozkienak, berriz, hauek: 66., 76., 82. eta 129. arauak.

Arautua baino askoz zabalagoa da arautu gabeko eremua.

Hezkuntza Sailak, estilo-liburuaren proiektuaren barnean, onomastikari
buruzko txosten bat osatu eta milaka izen dituen zerrenda bat ere landu du.
Lana amaituta, Euskaltzaindiari pasatu zion iritzia eskatzeko. Oraindik
orain, Euskaltzaindiak oniritzi orokorra eman dio lanari eta zuzenketa-ohar
batzuk proposatu ditu. Une honetan, ohar horiek sartzen ari dira eta hil
honetan bertan lana amaituta egongo da, argitaratzeko prest. Dirudienez,
irizpideak liburu gisa argitaratuko dira, eta, liburuarekin batera, CD-ROM
bat egongo da izen-zerrendak kontsultatzeko.

Horiek ez dira arauak izango, Hezkuntza Sailak eskola-materialetarako emango
dituen aholkuak baizik, baina garbi dago baliagarriak gertatuko zaizkiela
sistematizazio bila dabiltzan guztiei.

Hezkuntza Sailaren lan horrek atal orokor bat izango du, hainbat gai
osagarri landuko dituena: izenaren eta deklinabide-atzizkiaren arteko
marratxoari buruzko kontuak, erdal diakritikoei buruzko kontuak,
ahoskera-oharrak eta letra larrien erabilerari buruzko oharrak. Ondoren,
hainbat atal eta azpiatal izango ditu: Antzinateko eta Erdi Aroko kanpoko
leku- eta pertsona-izenak; Erdi Aroaz geroztiko kanpoko leku- eta
pertsona-izenak; kanpoko bestelako onomastika (gertaera historikoak,
erakundeak...); Euskal Herriko leku- eta pertsona-izenak (Erdi Arora
bitartekoak, Aro Modernokoak, XX.mendekoak edo geroztikoak; ponte-izenen
auzia, euskal abizenen grafia...); artelanak (Euskal Herrikoak eta
kanpokoak); eta, eranskin batean, gure alfabetoa erabiltzen ez dituzten
hizkuntzetako izenak transkribatzeko irizpideak ere proposatuko dira.


Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak





 -----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre
de L. Azkune
Enviado el: lunes, 07 de febrero de 2005 13:02
Para: ITZUL
Asunto: [itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak euskaraz nola idatzi


  Egunon lagunok:
  Norbaitek jakingo du behar bada munduko pertsona izenak eta toki izenak
euskaraz erabiltzeko dauden arauak non kontsulta daitezkeen.
  Laxaro
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050207/93404910/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago