[itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak eta erabakitzeko prozesu itxi-itxia
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
As, Ots 8, 07:19:35, CET 2005
Arauak daude, hori bai, baina ez dira beti erabiltzen edo jakinarazten
eta ez da bidezkoa.
Izen historikoei dagokienez, esaterako, Elhuyarrek soil-soilik forma
euspañolak agertzen ditu beren hiztegian, esaterako, "Kaligula",
"Espartako" baina Euskaltzaindiak jatorrizko izenak ere onartzen ditu,
"Caligula", "Spartacus". Nire hiztegiak, ordea, bai jatorrizko izena
(goi mailako forma), bai izen euspañola (behe mailako forma) agertzen
ditu. Hori politika onestagoa da. Zoritxarrez, batzuek soil-soilik
beren aurreiritziak argitaratu nahi dituzte, beste bideei jaramonik ez
eman barik. Penagarria da eta ez du Euskaltzaindiaren politika ofiziala
behar bezala adierazten. Euskararen egoera anabasa da eta, azken
batean, Made in Euspaña politika errazagoa den arren, ez da beti
aukerarik onena. Gaztelaniaz gehienbat pentsatzen, ikusten, irakurtzen,
eta bizi ez garenok jakin badakigu gaztelania ez dela munduko kultur
hizkuntza bakarra, ez eta garrantzi handienekoa ere (ingelesaren aldean
behintzat). Geroko belaunaldiek jakingo dute hori. Hobe da euskara
kultur hizkuntza nagusiekin elkartzea, ez atzeratuagoekin. Batzuetan,
gauzak gordin eta garden esan behar dira baina hemen gauzak ez dira
garbi esaten, besteak ez iraintzeko ("aurpegia gordetzeko"). Barkatu,
baina gauzak horrela esaten ez badira, ez dago eztabaidarik eta
eztabaidarik ez dagoen bitartean, ez dago aurrerabiderik. Beldurra
dago. Jendeak ez du "busti nahi. Ondorioz, ez dago autokritika
osagungarririk euskalgintzan. Ahuleziaren seinalea da.
Esaterako, Harluxet/Elhuyar Hiztegi entziklopedikoan, "Migel eta Pedro
agertzen dira Erregeen izenak adierazteko, baina Euskaltzaindiak
"Mikel" eta "Petri" onartu ditu baina ez du inork ezer inoiz kritikatu.
Esan bezala, hemen ez dago autokritikarik eta euskara ahula da
horregatik.
Batzuentzat, izen/izan euspañolak hezurmuinetaraino sartuta daude,
kendu ezinik. Pena da. Halako batean, belaunaldi gazteek nire kezkak
kontuan hartuko dituzte baina 1980 baino lehen jaio zirenek ez (edo
haietako askok ez). Hemen, ez da ezer eztabaidatzen, ez dago forumik
ezer eztabaidatzeko. Egia bada eta Hezkuntza Sailean, agian, batzorde
ezezagun batek zer edo zer erabakitzen badu, eta gero Euskaltzaindiaren
beste batzorde ezezagun batek oniritzi bat ematen badio, besterik gabe,
beno, penagarria da. Dena erabakita dago, inolako "feedback" gabe. Hori
mafia gisako plangintza da eta ez du inork hori kritikatzen eta pena
handia ematen dit. Horrek esan nahi du euskalgintza soilik zenbait
jenderen eskuetan dago eta talde hori itxita dago, eta neurri handi
batean, lagunen arteko taldea da. Espero dut oker egotea (mesedez, hori
egia balitz!!!!) , baina ikusiak ikusi, beldur naiz ez ote den egia.
Esaterako, transkribatzeko irizpideak proposatu ditut, Eusko
Jaurlaritzaren webgunean daude (www.euskadi.net/morris) baina ez dit
inork niri ezer galdetu edo kontsultatu. Egia bada Hezkuntza Sailak
hori erabaki duela, inolako iritzirik eskatu gabe (ez soilik UZEI eta
Elhuyarrenak) , beno, akabo da, baina ez dakit egia den. Beraz, hori
dakiena mintza bedi!
Mikel Morris, euskalgintzarekin etsita eta erre-erreta dagoena (eta
pekadorea, gaiztoa, basatia, harroputza, yanki nazkagarria, Rh-gabekoa,
bazter-nahaslea, baztertua, eta gehitu nahi diozun adjektiboa)
On dilluns, feb 7, 2005, at 15:08 Europe/Paris, Alfontso Mujika wrote:
> Dauden arau bakarrak Euskaltzaindiaren arauak dira, jakina. Kanpoko
> leku-izenei dagozkienak hauek dira: 32., 36., 38., 51., 52., 57., 59.,
> 60. eta 70. arauak (Antzinateko eskualdeei buruzko araua ere onartu du
> Euskaltzaindiak, baina oraindik ez da argitaratu). Pertsona-izenei
> dagozkienak, berriz, hauek: 66., 76., 82. eta 129. arauak.
>
> Arautua baino askoz zabalagoa da arautu gabeko eremua.
>
> Hezkuntza Sailak, estilo-liburuaren proiektuaren barnean, onomastikari
> buruzko txosten bat osatu eta milaka izen dituen zerrenda bat ere
> landu du. Lana amaituta, Euskaltzaindiari pasatu zion iritzia
> eskatzeko. Oraindik orain, Euskaltzaindiak oniritzi orokorra eman dio
> lanari eta zuzenketa-ohar batzuk proposatu ditu. Une honetan, ohar
> horiek sartzen ari dira eta hil honetan bertan lana amaituta egongo
> da, argitaratzeko prest. Dirudienez, irizpideak liburu gisa
> argitaratuko dira, eta, liburuarekin batera, CD-ROM bat egongo da
> izen-zerrendak kontsultatzeko.
>
> Horiek ez dira arauak izango, Hezkuntza Sailak eskola-materialetarako
> emango dituen aholkuak baizik, baina garbi dago baliagarriak gertatuko
> zaizkiela sistematizazio bila dabiltzan guztiei.
>
> Hezkuntza Sailaren lan horrek atal orokor bat izango du, hainbat gai
> osagarri landuko dituena:izenaren eta deklinabide-atzizkiaren arteko
> marratxoari buruzko kontuak, erdal diakritikoei buruzko kontuak,
> ahoskera-oharrak eta letra larrien erabilerari buruzko oharrak.
> Ondoren, hainbat atal eta azpiatal izango ditu: Antzinateko eta Erdi
> Aroko kanpoko leku- eta pertsona-izenak; Erdi Aroaz geroztiko kanpoko
> leku- eta pertsona-izenak; kanpoko bestelako onomastika (gertaera
> historikoak, erakundeak...); Euskal Herriko leku- eta pertsona-izenak
> (Erdi Arora bitartekoak, Aro Modernokoak, XX.mendekoak edo
> geroztikoak; ponte-izenen auzia, euskal abizenen grafia...); artelanak
> (Euskal Herrikoak eta kanpokoak); eta, eranskin batean, gure alfabetoa
> erabiltzen ez dituzten hizkuntzetako izenak transkribatzeko irizpideak
> ere proposatuko dira.
>
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
>
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de L. Azkune
> Enviado el: lunes, 07 de febrero de 2005 13:02
> Para: ITZUL
> Asunto: [itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak euskaraz nola idatzi
>
> Egunon lagunok:
> Norbaitek jakingo du behar bada munduko pertsona izenak eta toki
> izenak euskaraz erabiltzeko dauden arauak non kontsulta daitezkeen.
> Laxaro
>
>
*************************************************
Mikel Morris
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 6664 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050208/a5be5e75/attachment.bin>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago