[itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak eta erabakitzeko prozesuitxi-itxia

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Ots 8, 11:54:00, CET 2005


Espartako "euspañola"? Atrebentziak (beste hitz batekin ez esateagatik) oso ausart bihurtzen du jendea (estatubatuarrak izan ezik, horiek berez omen diran ezjakinak, nonbait, Chomsky adibidez).
Hainbat eta hainbat kasu daude erromatarren garaian gurean (edo hobe esanda, garai bateko Baskonia zabalean) aurkituriko izen-inskripzioetan, baina, buruz ari naiz, ezagunena (ordaina gure garairaino iritsi delako, beste hainbat ez bezala) aiptatu dut; orduko euskal jatorriko ENNECUS izen latinoa (eta oker ez banago, Erromako Errepublikaren garaikoa da, Inperioaren aurrekoa, erromatar zibilizazioa gurera iritsi berritan-edo, duela 2.000 urte baino gehiago, españolez inguratuta eta inbadituta bizi ginen garaikoa, alegia) ENEKO eman du euskaraz lur horretan bertan, mendeak aurrera, edo bi formak elkarrekin bizi izanda, agian. Latinezko -us hori euskaraz -o bihurtzea berezko emaitza da pertsona-izenetan (beste kasu batzuetan ere bai, antza), eta hori erromantzeak sortu baino mende batzuk lehenenago, erromantze gureak eta gure ingurukoenak. Horretara iristeko ez dago Koldo Mitxelena izan beharrik. Ze zorte txarra gurea, hain hizkuntza atzeratuen artean jaio izana eta bizi behar izana mendeetan eta mendeetan!!
Gauzak gordin eta garden esan zalea omen zara, bada oso adibide kaskar eta funtsik gabeak jartzen dituzu inolako azterketa-irizpiderik gabeko zure uste eta pentsakizun historizistak justifikatzeko. 
Eta, bidez batez, ez dut uste egokiena zarenik inoren aurreiritziei buruz hitz egiteko, oro har ari zarenean aurreiritzia baitarie zure azalpen gehienei (foro honetan behintzat), izen jakina duen aurreiritzia gainera, irizpide linguistikoekin inolako zerikurisik ez duenak. Besteak beste.
Zehaztuko nizkizuke beste zenbait gauzatxo, baina alferrik litzateke ziur asko; hortaz, hurrena arte.
Ondo izan.

  ----- Original Message ----- 
  From: Mikel Morris 
  To: ItzuL 
  Sent: Tuesday, February 08, 2005 7:19 AM
  Subject: [itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak eta erabakitzeko prozesuitxi-itxia


  Arauak daude, hori bai, baina ez dira beti erabiltzen edo jakinarazten eta ez da bidezkoa.


  Izen historikoei dagokienez, esaterako, Elhuyarrek soil-soilik forma euspañolak agertzen ditu beren hiztegian, esaterako, "Kaligula", "Espartako" baina Euskaltzaindiak jatorrizko izenak ere onartzen ditu, "Caligula", "Spartacus". Nire hiztegiak, ordea, bai jatorrizko izena (goi mailako forma), bai izen euspañola (behe mailako forma) agertzen ditu. Hori politika onestagoa da. Zoritxarrez, batzuek soil-soilik beren aurreiritziak argitaratu nahi dituzte, beste bideei jaramonik ez eman barik. Penagarria da eta ez du Euskaltzaindiaren politika ofiziala behar bezala adierazten. Euskararen egoera anabasa da eta, azken batean, Made in Euspaña politika errazagoa den arren, ez da beti aukerarik onena. Gaztelaniaz gehienbat pentsatzen, ikusten, irakurtzen, eta bizi ez garenok jakin badakigu gaztelania ez dela munduko kultur hizkuntza bakarra, ez eta garrantzi handienekoa ere (ingelesaren aldean behintzat). Geroko belaunaldiek jakingo dute hori. Hobe da euskara kultur hizkuntza nagusiekin elkartzea, ez atzeratuagoekin. Batzuetan, gauzak gordin eta garden esan behar dira baina hemen gauzak ez dira garbi esaten, besteak ez iraintzeko ("aurpegia gordetzeko"). Barkatu, baina gauzak horrela esaten ez badira, ez dago eztabaidarik eta eztabaidarik ez dagoen bitartean, ez dago aurrerabiderik. Beldurra dago. Jendeak ez du "busti nahi. Ondorioz, ez dago autokritika osagungarririk euskalgintzan. Ahuleziaren seinalea da.

  Esaterako, Harluxet/Elhuyar Hiztegi entziklopedikoan, "Migel eta Pedro agertzen dira Erregeen izenak adierazteko, baina Euskaltzaindiak "Mikel" eta "Petri" onartu ditu baina ez du inork ezer inoiz kritikatu. Esan bezala, hemen ez dago autokritikarik eta euskara ahula da horregatik. 
  Batzuentzat, izen/izan euspañolak hezurmuinetaraino sartuta daude, kendu ezinik. Pena da. Halako batean, belaunaldi gazteek nire kezkak kontuan hartuko dituzte baina 1980 baino lehen jaio zirenek ez (edo haietako askok ez). Hemen, ez da ezer eztabaidatzen, ez dago forumik ezer eztabaidatzeko. Egia bada eta Hezkuntza Sailean, agian, batzorde ezezagun batek zer edo zer erabakitzen badu, eta gero Euskaltzaindiaren beste batzorde ezezagun batek oniritzi bat ematen badio, besterik gabe, beno, penagarria da. Dena erabakita dago, inolako "feedback" gabe. Hori mafia gisako plangintza da eta ez du inork hori kritikatzen eta pena handia ematen dit. Horrek esan nahi du euskalgintza soilik zenbait jenderen eskuetan dago eta talde hori itxita dago, eta neurri handi batean, lagunen arteko taldea da. Espero dut oker egotea (mesedez, hori egia balitz!!!!) , baina ikusiak ikusi, beldur naiz ez ote den egia. Esaterako, transkribatzeko irizpideak proposatu ditut, Eusko Jaurlaritzaren webgunean daude (www.euskadi.net/morris) baina ez dit inork niri ezer galdetu edo kontsultatu. Egia bada Hezkuntza Sailak hori erabaki duela, inolako iritzirik eskatu gabe (ez soilik UZEI eta Elhuyarrenak) , beno, akabo da, baina ez dakit egia den. Beraz, hori dakiena mintza bedi!

  Mikel Morris, euskalgintzarekin etsita eta erre-erreta dagoena (eta pekadorea, gaiztoa, basatia, harroputza, yanki nazkagarria, Rh-gabekoa, bazter-nahaslea, baztertua, eta gehitu nahi diozun adjektiboa)



  On dilluns, feb 7, 2005, at 15:08 Europe/Paris, Alfontso Mujika wrote:


    Dauden arau bakarrak Euskaltzaindiaren arauak dira, jakina. Kanpoko leku-izenei dagozkienak hauek dira: 32., 36., 38., 51., 52., 57., 59., 60. eta 70. arauak (Antzinateko eskualdeei buruzko araua ere onartu du Euskaltzaindiak, baina oraindik ez da argitaratu). Pertsona-izenei dagozkienak, berriz, hauek: 66., 76., 82. eta 129. arauak.
     
    Arautua baino askoz zabalagoa da arautu gabeko eremua.
     
    Hezkuntza Sailak, estilo-liburuaren proiektuaren barnean, onomastikari buruzko txosten bat osatu eta milaka izen dituen zerrenda bat ere landu du. Lana amaituta, Euskaltzaindiari pasatu zion iritzia eskatzeko. Oraindik orain, Euskaltzaindiak oniritzi orokorra eman dio lanari eta zuzenketa-ohar batzuk proposatu ditu. Une honetan, ohar horiek sartzen ari dira eta hil honetan bertan lana amaituta egongo da, argitaratzeko prest. Dirudienez, irizpideak liburu gisa argitaratuko dira, eta, liburuarekin batera, CD-ROM bat egongo da izen-zerrendak kontsultatzeko.
     
    Horiek ez dira arauak izango, Hezkuntza Sailak eskola-materialetarako emango dituen aholkuak baizik, baina garbi dago baliagarriak gertatuko zaizkiela sistematizazio bila dabiltzan guztiei.
     
    Hezkuntza Sailaren lan horrek atal orokor bat izango du, hainbat gai osagarri landuko dituena:izenaren eta deklinabide-atzizkiaren arteko marratxoari buruzko kontuak, erdal diakritikoei buruzko kontuak, ahoskera-oharrak eta letra larrien erabilerari buruzko oharrak. Ondoren, hainbat atal eta azpiatal izango ditu: Antzinateko eta Erdi Aroko kanpoko leku- eta pertsona-izenak; Erdi Aroaz geroztiko kanpoko leku- eta pertsona-izenak; kanpoko bestelako onomastika (gertaera historikoak, erakundeak...); Euskal Herriko leku- eta pertsona-izenak (Erdi Arora bitartekoak, Aro Modernokoak, XX.mendekoak edo geroztikoak; ponte-izenen auzia, euskal abizenen grafia...); artelanak (Euskal Herrikoak eta kanpokoak); eta, eranskin batean, gure alfabetoa erabiltzen ez dituzten hizkuntzetako izenak transkribatzeko irizpideak ere proposatuko dira.
     
     
    Alfontso Mujika
    Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

     
     
     
     
     -----Mensaje original-----
    De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre de L. Azkune
    Enviado el: lunes, 07 de febrero de 2005 13:02
    Para: ITZUL
    Asunto: [itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak euskaraz nola idatzi

    Egunon lagunok:
    Norbaitek jakingo du behar bada munduko pertsona izenak eta toki izenak euskaraz erabiltzeko dauden arauak non kontsulta daitezkeen.
    Laxaro



  *************************************************
  Mikel Morris

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050208/edc0daa4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago