[itzul] no-violento

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Or, Ots 11, 17:34:54, CET 2005


Oso zabal eta laxo hartuz gero igual bai, baina ñabarduretan sartuz 
gero diferenteak dituk baketsu, bakezale eta beste hori. Testua nolakoa 
(eta norako) den, horren arabera jokatu.

X.
El 11/02/2005, a las 17:06, L. Azkune escribió:

> Hire erantzunetan ez zegok Xabier baina BAKETSU erabili ote daiteke 
> NO-VIOLENTO  horren ordain?
> ----- Original Message -----
>  From: Xabier Mendiguren
> To: ItzuL
> Sent: Friday, February 11, 2005 4:37 PM
> Subject: Re: [itzul] no-violento
>
> Taxuzko, natural eta noranahikorik ez zegok. "Bortxakeriarik eza, 
> bortxakeriarik gabeko" erabiltzen ditek batzuek, euskal gurpilarekin 
> jiratuz edo (indarkeria hitzarekin, nahi bada). "Ez-biolentzia, 
> ez-biolento" hobesten ditek beste batzuek, nazioarteko hitzaren 
> kutsuari eutsiz.
>
> Beraz, egin ezak ahal duana, beti erdipurdikoa irudituko zaik eta.
>
> X.
>
> El 11/02/2005, a las 16:33, L. Azkune escribió:
>
>
> Goian aipatutako hitzarekin bueltaka nabil eta ez dut aurkitzen 
> gustoko erarik. Norbaitek ba ote du nik behar dudan argia, hau da, 
> NO-VIOLENTO hitzaren erabilera tajuzkoa?
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 2048 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050211/64a43dd1/attachment.bin>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago