[itzul] Proceso padre / Proceso hijo

mazkarate a bildua gipuzkoa.net mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Al, Ots 14, 08:42:38, CET 2005


Jakin nahi dut nola eman euskaraz bi termino informatiko hauek:

- proceso padre
- proceso hijo

Ingelesetik hartuta daude gaztelaniazko termino eta kontzeptuak: 'father-son'. Kontua da nola eman euskaraz. Ez dut aurkitu erreferentziarik ez Euskalterm-en eta ez Code&Syntax-ek prestatutako Gnome-ren glosarioan: http://www.codesyntax.com/Linux

Nonbait, elkarri lotuta dauden prozesu informatikoak dira, eta 'padre' izeneko prozesuak 'hijo' izenekoa menderatzen du. Horregatik, bide bat hauxe izan daiteke: prozesu nagusia eta mendeko prozesua. 

Norbaitek laguntzerik bai? Eskerrik asko.

---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050214/f465a71f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago